Aurtengo ediziorako leloa ‘Itsas Kodeak’ izango da. Nazio eta herri ezberdinak elkar ulertzeko kodeak dira eta izan dira itsas kodeak. Astronomiatik hasi eta gaur egungo kode modernoetaraino, kultura ezberdinak elkar ezagutzeko bideak ireki dituzte itsas kodeek.
Ideia hau jaialdiak izango dituen 4 gune nagusietara eramango dute. Lehendakari Agirre plaza, Panier orubea, Herriko plaza eta Foru plaza izango dira gune horiek nahiz eta ibaia eta herrian zehar ere ekimenak antolatuko dituzten.
Atlantikaldiako lehen artista konfirmatuak
Tanxugueiras, Kolinga, Les Amazones D’Afrique, Albany, España Circo Este, eta Palmerita Coco Blue izango dira oholtza gainean, besteak beste.
atlantikaldia.errenteria.eus
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus