Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jantziaren Zentroak XVIII. mendera, Versalles Jauregira, garamatza Uda honetan

GUZTIAK

 

"XVIII- Argien Mendeko moda eta ohiturak" izeneko erakusketak bihar, uztailak 2, zabalduko ditu ateak Kapitain-etxearen beheko solairuan. Jantziaren Zentroaren atea zeharkatu ahala historian atzera berrehun urte egingo dugu. Versallesko "Ispiluen Galerian" sartu eta bederatzi emakumezko jantzi ikusiko ditugu. Horietako hiru Maria Antonieta erreginak jantzitakoen erreplikak dira. Jantziak sortzeko XVIIIgarren mendeko patroiak eta koadroak izan ditu oinarri Jantziaren Zentroak.

Maniki bakoitzaren alboan testu bana XVIII. mendeko janzkera nolakoa zen azalduz. Gai ugari aztergai: emakumezkoek janzten zituzten jantziak, oinetakoak, makillajea, orrazkera...

Rococoak janzkeran izan zuen eragina ardatz hartuta, Maria Antonieta erregina Frantziako gortera ailegatu zenean modan zegoen "frantziar erara jositako jantzitik" abiatu eta Rose Bertinek, alegia, Maria Antonieta erreginaren jostun eta diseinatzaileak propio sortu zituen bestelako jantziak ikus daitezke.

Ileorde erraldoien garaia da, horien erreplikak kartulina zuriz egin dira. Margolanetan ikusitako orrazkerak kopiatuta. Ileordeen gainean luma handiak, kapelak eta kasu batean itsasontzi bat ere daramatzate.

Jantziak eta horien xehetasun guztiak nondik atera diren ikus daitezke erakusketa berezi honetan, pareta batean zintzilik hainbat margolan daude eta horietan protagonista XVIII mendeko emakumezkoak.

XVIII-1

 

Bisita antzeztua

Uda honetan Jantziaren Zentroak lehendabizikoz bisita antzeztuak eskainiko ditu. Versallesko jauregira, 1783 urteko Udako festarako gonbidapen berezia da. Gortean bete beharreko protokoloa zein den azalduko du bisita berezi horretan lagunduko digun XVIII garren mendeko pertsonaia garrantzitsu batek.

Ispiluen galerian sartu, eta Maria Antonieta erreginaren zain dauden bisitariei festan nola jantzi azalduko zaie, halaber Versallesko gorteko ohiturak, eta Maria Antonietarentzat propio sortutako jantziek izan zuten eragina.

Bisita antzeztuak ordubeteko iraupena izango du, eta zazpi euroko kostua pertsonako.

Honako egunetan eskainiko dira: uztailaren 16, abuztuaren 20, Irailak 3 eta 24 ean. Hiru txanda eguneko 20:00/21:00 eta 22:00 etan, aforoa tarteko talde txikiak izango dira, asko jota 15 lagunekoak.

Parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du jantziarenzentroa@errenteria.eus idatzia ala Errenteriako turismo bulegora deituta 943 49 45 21

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Gipuzkoa Turismoa

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu