Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Habian!eko egoiliarren erakusketa berria Jantziaren Zentroan

Maiatzaren 7tik ekainaren 26ra bitarte, erakusketa berria Jantziaren Zentroan, Errenterian.

Habian!-eko ehungintza eta bitxigintza sortzaileen bilduma berria ikusgai.

HABIAN 1

Saioa Matxain, Anne Gajate, Ruben Pantiga eta Ainhoa Ibarguren ehungintza eta bitxi sortzaileak Habian! hazitegiko egoiliarrak dira. Bertan marka propioa sortu dute; SAI-SUO, Anne Gago, KIBo Moda Consciente eta APh. Bihartik aurrera Kapitain-etxean marka horien bilduma berriak ikusteko aukera izango dugu.

Saioa Matxainek (Errenteria 1989) 10 urte hauetan SAI•SUO-n egindako sei bildumen piezak batzen dira Jantziaren Zentroaren erakusketan bere ibilbide sortzailea islatuz. SAI-SUO-ren filosofia gisa, "autore-diseinuko" piezak ikusi ahal dira, denboraz kanpoko estetikarekin, eta pre-order bidez eskura daitezke.

HABIAN 2

Anne Gajatek (Errenteria 1990) Anne Gago markaren udaberri-udako bilduma berria aurkezten du. METAVERSO mundu birtual batean inspiratuta dago, non bakoitzak bere arropa aukeratu dezakeen. Helburu hori lortzeko piezek soineko bera hainbat modutan eramateko aukera ematen dute.

Ruben Pantigak (Asturias 1979) KIBo markaren "Upcycled World" proposamena ekarri du Jantziaren Zentrora. Upcycling teknika erabiliz, edo supra-birziklapenarekin egindako diseinu bakarren erakusketa da. Abiapuntua oihal bakeroa, tapizgintzako katalogoak eta birziklatutako oihalak dira. Materiala deseraikita arropa berriak sortu ditu Pantigak, proposamenaren helburua da erakustea ehungintzari bigarren bizitza eman dakiokeela.

Lehen aldia da Ainhoa Ibarguren (Haiti 1999) bitxigileak Kapitain-etxean APh markaren diseinuak ikusgai jartzen dituena. Estilo minimalistako zilarrean egindako bitxigintza da, arkitektura eta arte modernoan inspiratuta. Piezen artean; bi maskara, horietako bat brontzezkoa Afrikan inspiratutakoa eta hainbat eraztun.

Lau sortzaileak Torrekuan kokatutako Habian! Hazitegiko egoiliarrak dira. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen agentziak 2016 garren urtean zabaldu zuen artisau eta sormen lanbideei laguntzeko proiektuan.

Erakusketa Jantziaren Zentroak eta Habian! Fabrika Kreaktiboaren artisau-sortzaileekin batera egindako elkarlanaren hirugarren emaitza da.

Maiatzaren 7an, larunbatean, erakusketa zabaldu eta aurkezteko goizeko 11:00etan inaugurazio ekitaldia egingo dute Habian!eko lau sortzaileek, herritar guztiak Kapitain-etxera gonbidatuta daude.

"Habian!eko egoiliarren erakusketa" Jantziaren Zentroaren beheko solairuan doan ikus daiteke maiatzaren 7 tik ekainaren 26ra bitarte. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan goizeko 11.00-14:00 /17:00-20:00 bitarte eta igandetan goizeko 11:00/14:00tara.

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Gipuzkoa Turismoa

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu