Maiatzak 29, 10:00etan, ibilaldi gidatua euskaraz Arditurriko Pareketxe inguruan, Oiartzunen.
(Oiartzun, 2022/04/29; Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioa). Haritz eta pago zaharrez osatutako gure baso zabaletan okilak bizi dira urte guztian zehar, baina udaberria da habiak egiteko sena pizten zaien garaia. Gehienetan, enborretako eremu altuenetan egiten du bikote bakoitzak zuloa babesleku aproposa eraikitzeko asmoz eta bertan txitatzen dituzte beraien arrautzak. Baina zuhaitz-txori erlazio horretan okila ez da etekina ateratzen duen bakarra, naturan hainbeste ematen den sinbiosian bizi baitira biak. Izan ere, moko fin, mingain luze eta buru-hezur lodiari esker, okila zuhaitz zaharrei garbiketa eta mantenu lanak egiteko gai da.
Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak hiru saio antolatu ditu natura-parkeetan hegazti hauen inguruan gehiago jakitera emateko asmoz, zehazkiro Aiako harrian, Pagoetan eta Aralarren. Azken saioa Oiartzunen, Arditurri parketxean gauzatuko da maiatzaren 29an, igandearekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Aitor Lekuona Alzugaray aditua izango da okilen inguruko hitzaldiaren eta ibilaldiaren gidaria. Espezie berezi honi buruzko informazio guztia Arditurri parketxean eman ostean, ibilaldi labur bat egingo da bere jantokietaraino, aukera balego, hegaztia entzunez eta ikusiz.
Solasaldi eta ibilaldi hauetan parte hartzeko leku mugatua dago, beraz, aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da. Prezioa 5 €-koa da pertsonako. Jarduera 11:00etan hasiko da eta 2 ordu inguru iraungo du. Prismatikoak eramatea gomendatzen da. Saioak euskaraz izango dira.
Informazio eta erreserbak:
943 49 50 69 – 688 895 068
arditurri@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus