Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jantziaren Zentroan erakusketa: Errenteriako Sorterri-etxeak

Urtarrilaren 8tik otsailaren 27ra bitarte, Errenteriako Jantziaren Zentroan.

Regionales 1

 

 

 

 

 

 

Andaluzia, Extremadura eta Galiziako jantziak protagonista dira Jantziaren Zentroaren urteko lehen erakusketan. Errenteriako sorterri-etxeen eskutik estatuko hiru erkidego horietako jantzi tradizionalak ezagutuko ditugu. Guztira hamalau jantzi dira, hamar emakumezkoenak eta lau gizonezkoenak.

Concha Rociera eta Aljarafe sorterri-etxeek Sevillako apirileko feria ekarri dute gurera. Emakumezko jantziek Andaluziako kolorea, bertako argia islatzen dute. Bikote batek Rozio herrirako erromeriarako bidean lagunduko digu, Huelvan Mendekoste igandeko asteburuan egiten den ibilbide berezian alegia.

Extremadura Monfrague kultur elkartearen eskutik ezagutuko dugu. Caceres-eko lau jantzik ordezkatuko dute erkidegoa. Torrejoncillo eta Cabezabellosa herrietako bikote bana. Horrez gain, Montehermoso herriko emakumezko kapela berezia ere ikus daiteke erakusketan.

Galiziako jantziak Triskele gaita eskolarenak dira. Coruña eta Lugoko probintzietako jantzi bana, eta Koraza jantzia, lastozko jantzi honek txorimaloa irudikatzen du.

Regionales 2  Regionales 3

Sorterri-etxeak

Errenteriako Concha Rociera kultur elkartea 1992ean sortu zen, herrian bizi diren andaluziar jatorriko familiek sortu zuten euren kultura ezagutarazi eta zabaldu asmoz. Gaur egun dantza eta abesbatza klaseak eskaintzen dituzte, horrez gain, ekintza ugari antolatzen dute. Otsailaren 27an, Andaluziaren egunean, Rozio-ko amabirginaren meza eta bazkaria egiten da Errenterian.

Aljarafe 2004 urtean jaio zen. Errenterian antolatzen dituzten jardueren artean honakoak azpimarra daitezke; ekainean kultur jardunaldiak, eta apirilean eta Gabonetan Errenteriako eta Donostiako adinekoen hainbat zentrotan abesten dute.

Udaberrian, Concha Rociera eta ALJARAFE-k txandaka Errenterian "Apirileko feria" antolatzen dute.

Extremadurako Monfrague Kultur Elkarteak 1992an ekin zion bere ibilbideari, erkidego horretan jaio eta Errenterian bizi ziren gizon-emakumeen eskutik. Hasierako urteetan Extremadurako kultura eta folklorea dantzen eta koruaren bitartez transmititu zuten. Egun Extremadurako Monfrague Kultur Elkartearen agendan, bi ekimen nabarmentzen dira, bata, "Extremadurako Otapurren Eguna" urte hasieran, eta, bestea, ekainean "Extremadurako Kultur Astea".

Triskele gaita eskola 1979an sortu zen, eta Donostian (Gipuzkoa) du egoitza.
Galiziako musikan espezializatua, kontzertuak eta gaita eskolak eskaintzen ditu taldeak. Ekainean Errenterian Galiziako "Aste Kulturala", eta Donostiako Antigua auzoko eta Easo plazako "Galiziaren eguna" antolatzen ditu.

Jantziaren Zentroa ordutegi berria

Sorterri-etxeen eta Iraultza Dantza Taldearen arteko lehen elkarlanaren emaitza da bihar zabalduko den erakusketa. Kapitain-etxearen sarreran doan ikusteko aukera izango da urtarrilaren zortzik otsailaren 27ra bitarte.

Urtea abiatzearekin batera, Jantziaren Zentroak ordutegi berria estreinatuko du, aurrerantzean igande eta jai egunetan ordubete gehiago egongo da zabalik. Larunbatetik aurrera honakoa izango da ordutegia; larunbatetan 11:00-14:00etara eta igande eta jai egunetan 11:00-14:00etara.

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Gipuzkoa Turismoa

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu