Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Baserritar jantzien erakusketa Jantziaren Zentroan eta bisita komentatuak

2021eko azaroaren 6tik 2022ko urtarrilaren 2ra bitarte, Jantziaren Zentroan, Errenterian.

BASERRITARRAK 1

Baserritar jantzien erakusketa Jantziaren Zentroan

Aurten bai, San Tomas eguna ospakizun egun bilakatuko da berriro ere gure herritan. Ohitura jarraituz, egun horretan gure arbasoek egiten zuten modura baserritar jantzia soinean txukun eraman nahi duen orok aukera du Jantziaren Zentroan sarreran kokatutako erakusketa ikusteko.

13 jantzi dira, hamar emakumezko eta hiru gizonezko. Guztiak XX. mende hasierako argazki edo jatorrizko arropen erreplikak.

Euskal Herriko hiru probintziako baserritar jantziak dira. Gipuzkoari begiratuz gero Legazpi, Beasain eta Azkoitiko jantziak, zein Zuberoako Atharratze herriko jantzi bat, guztiak jatorrizko jantzien kopiak. Horrez gain, Bizkaiko jantzi ugari, horiek argazkietako erreplikak.

Argazkiak aipatuta, erakusketan 14 argazki, guztiak zuri-beltzean, garai bateko gizon-emakume zein bizitzaren islada. Baserriko atarian, lanean, kalerako bidean, elizatik atera berritan...duela mende bateko irudiak berriro ere protagonista Kapitain-etxean. Eta eraikinean bertan Errenterian atzera egingo dugu gure bidaia berezian, pareta batean Biteri eta Xenpelar kaleen arteko lotunera, duela mende bat atzera eginda joateko aukera izango baitugu.

Erakusketak datorren larunbatean, azaroak 6 zabalduko ditu ateak eta 2022 ko urtarrilaren 2 ra arte ikus daiteke Jantziaren Zentroaren sarreran.

Erakusketarako sarrera doan da eta ordutegiari dagokionez asteburu eta jai egunetan egongo da zabalik, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00etara eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00etara.

Eguberritako jai egunei dagokienez, abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6 ean Jantziaren Zentroa itxita egongo da.

Bisita komentatua

Abenduaren 11 eta 18an, Ramon Garciak, Errenteriako Iraultza Dantza Taldeko buruak, baserritar jantziaren inguruko hitzaldia eskainiko du erakusketan bertan. Gazteleraz egingo da bisita, eta bi txanda antolatu dira egun bakoitzean arratsaldeko 19:00tan eta 20.30etan.

Bisitan parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du jantziarenzentroa@errenteria.eus  postara idatzita ala Errenteriako turismo bulegora deituta 943 49 45 21. Bisitak 5 euro balio du pertsonako, eta ordu terdi iraungo du.

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Gipuzkoa Turismoa

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu