Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Ez galdu Arditurriko Trena!

Urriak 12, azaroak 1 eta abenduak 6, TREN BERDEA + ARDITURRIN BISITA GIDATUA eskaintza berezia prezio murriztuan, Oiartzunen.

Kartela ikusi

UDAZKENEAN, ETORRI ARDITURRIRA

Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan.

Horrexegatik, udazkenean aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den tren berdean etor daiteke (aurre-erreserba bidez). Hona hemen parketxearen ordutegia datozen hilabete hauetarako:

Urria eta azaroa: Asteazkenetik igande eta jai egunetara 10:00-14:00

Prezioak

Trena + Oinarrizko bisita

5 €

Trena + Oinarrizko bisita (<13urte)

3 €

Trena + Sakoneko bisita

7 €

Trena + Sakoneko bisita(<13urte)

5 €

Udazkeneko tren eskaintza

Trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere udazken honetan hiru data finkatu dira, lehendabizikoa urriaren 12a, larunbatez, izanik. Azaroaren 1ean eta abenduaren 6ean ere eskaintza berbera egongo da.

Trena Pagoaldea Poligonotik (Oiartzundik) abiatuko da Arditurriraino, bidean Aiako harriko Natura Parkean murgilduz. Hautatzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat dagokizue:

Trenaren ordutegia

Meategiko bisitak

Pagoaldetik Arditurrira

Arditurritik Pagoaldera

10:00 - 10:20

11:30 - 11:50

10:30 - 11:15

Sakoneko bisita

10:45 - 11:15

Oinarrizko bisita

11:00 - 11:20

12:30 - 12:50

11:30 - 12:15

Sakoneko bisita

11:45 - 12:15

Oinarrizko bisita

12:00 - 12:20

13:30 - 13:50

12:30 - 13:15

Sakoneko bisita

12:45 - 13:15

Oinarrizko bisita

Aurre-erreserba nahiezkoa da, plaza mugatuak baitaude.

Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko:

943 49 50 69 / 688 89 50 68

 arditurri@gipuzkoanatura.eus

www.gipuzkoanatura.eus

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Gipuzkoa Turismoa

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu