Larunbatero, 12:00etan, doako bisita gidatuak Arizmendienean (Aialde kalea, 4), Oiartzunen.
ERRESERBA EGITEA BEHARREZKOA DA
Gainera, egun berean bisita hau Done Eztebe elizaren bisita gidatuarekin osatu dezakezu.
Oiartzungo turismo bulegoa aurten kokaleku berrian zabaldu da, Arizmendienea etxean hain zuzen ere (Aialde kalea, 4). XVIII. mendeko etxe hau bisitatzeko doako bisita gidatuak eskainiko dira larunbatetan.
Arizmendi enea jauretxea XVIII. eta XIX. mendeko Gipuzkoako klase ahaltsuenen bizimoduaren adibide bat da; izan ere, lehen eta bigarren solairuetan garaiko ia elementu guztiak kontserbatzen dira.
Gutxienez: 5 pertsona eta gehienez 9 pertsonako taldeak osatuko dira.
Erreserbak: 943 494 521- turismoa@oarsoaldea.eus
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus