Neguko agenda Fanderian
Urtarrila, otsaila eta martxoa bitartean, hurrengo jarduerak antolatu dira Fanderiako Errotan, Errenterian:

Jarduera guztiak aurretiko izen ematea behar dute:
galemysfanderia@gmail.com
690 720 264
Jarduerak:
- urtarrilak 23, larunbata: Irina egitera tailerra
- urtarrilak 31, igandea: Oiartzun ibaiaren konektibitatea: Gabierrota, Fanderia eta Oiartzunen egindako lanak arraientzako oztopoak ezabatuz.
- otsailak 13, larunbata: Errotari buruzko pista jolasean parte hartu eta irina egin. Zatoz errotarri lotutako mozorroarekin eta inauteriak ospatu!
- otsailak 28, igandea: Ibaiko bizidunak ezagutzen. Ibaiko bioaniztasuna eta ibai-basoa ezagutzeko ibilbidetxoa.
- martxoak 21, igandea: Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko, gure ibaiko uren azterketa egingo da.
- martxoak 28, igandea: Irina egitera
- Ekintzen ordutegia: 11:00-13:00
- Elkartze puntua: Fanderiako Errota- Ibaiaren Etxea
- Izen ematea: galemysfanderia@gmail.com / Tel. 690 720 264