Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jantziaren Zentroan erakusketa: "Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen"

Urtarrilaren 9tik otsailaren 28ra bitarte, Errenteriako Jantziaren Zentroan.

Habian!-eko ehungintza sortzaileen proposamenekin helduko dio Jantziaren Zentroak 2021 urteari.

Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantiga ehungintza sortzaileak Habian! hazitegiko egoiliarrak dira. Bertan ezagutu dute elkar, eta larunbatean urtarrilak 9 an bakoitzaren lanekin, erakusketa zabalduko dute Jantziaren Zentroan. "Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen" izeneko proposamena da, hiru diseinatzaile gazteek Habian! hazitegian lantzen ari diren proiektuen erakusle. Erakusketan Idoia Lizeaga bitxi diseinatzaile eta lore maistrak kolaboratzaile gisa parte hartuko du, Kapitain-etxean hainbat pieza ikusgai jarrita.

habian 1

Saioa Matxain errenteriarrak, alegia SAI-SUO markak, "Ortzimuga" izeneko proposamena dakar. Iraganera begiratzen duen bilduma da giroa berreraikitzeko. XXI mendearen amaierako langileen jantzietan du oinarria, pintore inpresionistak ispirazio iturri hartuta.

ANNE GAGO izenaren atzean, Anne Gajate diseinatzaile errenteriara topatuko dugu. Kalitatezko ehunak, diseinu zaindu, dotore eta modernoak, guztiak eskuz brodatuak. Kapitain-etxean bere lehen bilduma aurkeztuko du, 2021eko udaberri-udarako sortutako proposamena.

Ruben Pantiga asturiarrak modako argazkigintzan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Iraunkortasunaren defendatzaile sutsua, gizarteak egun duen kontsumitzeko moduaren pentsamendu kritikoa sustatu nahi du. "#KosturaKamikaze. Kontsumo gizartearen gogoeta post-apokaliptikoak" izeneko proposamena aurkeztu du Jantziaren Zentroan.

 

habian 2

Hiru sortzaileak Torrekuan kokatutako Habian! Hazitegiko egoiliarrak dira. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen agentziak 2016 garren urtean zabaldu zuen artisau eta sormen lanbideei laguntzeko proiektuan. Hiru urteko epea du bakoitzak bertan bere proiektua garatu, landu eta bertan kokatzeko.

"Egunsentia:Torrekuatik diseinatzen" erakusketa Jantziaren Zentroaren beheko solairuan doan ikus daiteke datorren urtarrilaren 9tik, larunbatetik, otsailak 28 ra bitarte. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan goizeko 11.00-14:00 /17:00-20:00 bitarte eta igandetan goizeko 12:00/14:00tara.

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu