Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Erakusketa: "Kutxa Kultur Moda"

Urriaren 31etik azaroaren 29ra bitarte, Errenteriako Jantziaren Zentroan.

Ordutegia: larunbatak 11.00-14.00/17.00-20.00 eta igandeak eta jaiegunak 12.00-14.00.

Kutxa Kultur Modako egoiliarren erakusketa Jantziaren Zentroan

Donostia, 2020ko urriaren 30ean. Datorren larunbatetik aurrera Errenteriako Jantziaren Zentroan Kutxa Kultur Moda programako hamar diseinatzaile gipuzkoar egoiliarren lana ezagutzeko aukera izango da.

kutxa kultur 1

Diseinatzaile edo marka bakoitzak look edo osagarri propio bat jarriko du ikusgai Kapitain Etxearen beheko solairuan. Hamar proposamen berritzaile, ausart eta gazte ezagutzeko aukera Jantziaren Zentroan. Moda jasangarria da, independentea eta tokikoa, estilo pertsonal eta ausartarekin, sortzaileek eskuz egina.

Honakoak dira erakusketan parte hartuko duten diseinatzaileak: Elixabet Perdiguero "ELI-two", Fanny Alonso, Maialen Apaolaza "Laza Clothing", Maialen Porroy "EME", Oihane Pardo "Amarenak", Sonia Cepa "Akukuna", Jon Alkain "Ural", Itxaso Segués "Natural Killer", Nahia Salaberria eta Bárbara León "Re_".

Diseinu horietako batzuk propio egin dira pasa den asteburuan Donostiako San Telmo museoan egin zen Kutxa Kultur Moda desfilerako, GdM Jaialdiaren barruan.

Kutxa Kultur Modak 2010etik bultzatzen du Gipuzkoan sortzen ari diren, amateur diren eta finkatze-fasean dauden diseinatzaileen profesionalizatzea. Programak ekonomia zirkularra sustatzen du, eta arreta berezia eskaintzen dio moda iraunkorrari eta kontsumo arduratsu eta bertakoari.

kutxa kult 4

Kutxa Fundazioak Donostiako Tabakaleran du gune-lantegia, horretan prestakuntza tekniko eta ekonomikorako planak, networkinga eta zabalkunde ekintzak sustatzen dira.

Bigarren aldia da Kutxa Kultur Modako egoiliarrak Jantziaren Zentroan euren proposamena aurkezten dutena. Eurentzat ere apostu berezia da, beraien sorkuntzak desfileetan ikus daitezen egiten dituztelako eta ez areto batean ikusgai jartzeko.

Talentu gazte hauen lanez gozatu nahi duenak Jantziaren Zentroan doan egin dezake urriaren 31tik azaroaren 29ra, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu