Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Erakusketa: "Batelerak"

Urriaren 25era bitarte, Errenteriako Jantziaren Zentroan.

Ordutegia: larunbatetan 11.00-14.00 /17.00-20.00etara eta igande eta jai egunetan 12.00-14.00etara.

Jantziaren Zentroak Pasaiako badiako batelerak ardatz hartuta erakusketa berria zabalduko du bihar larunbatez. Hainbat galderari erantzun nahi zaio Kapitain-etxeko proposamen berriarekin; emakume hauek nortzuk ziren? Zein zen euren lanbidea? Nola janzten zuten? Zer garrantzia zuten Pasaiako portuan?

BATELERAK 1

Galdera horiei guztiei erantzuteko, Jantziaren Zentroak erakusketa antolatu du. Bertan, bederatzi batelera jantzi ikus ditzakegu, guztiak koadroen, grabatuen eta argazkien erreprodukzioak. Bi XVIII. mendekoak dira, hiru XIX. mendekoak eta bat XX. mendekoa. Jantziekin batera, horiek egiteko erabilitako irudiak.

Aipatzekoa ere Luis Paretek 1876 urtean margotutako Pasaiako badiako margo lana, Jantziaren Zentroak irudia handitu eta horma batean aldetik aldera jarri du. Irudi erraldoian Pasaiako badia, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane, oraindik egun zutik diren eraikinak ezagun direla ikus ditzakegu.

Batelera gehienak Errenteria eta Pasaiako emakumeak ziren, eta badiaren alde batetik bestera, edo itsasontzitik portura bidaiariak eta merkantziak eramaten zituzten. Gizonezkoak hilabete luzeetarako itsasoratzen ziren garaietan, emakumeentzat ogibide bilakatu zen lau mendeetan zehar.

Bateleren aipamen zaharrena 1615. urtekoa da, Lope de Vega idazleak "lorez eta adarrez apaindutako txalupa-arraunlariak" bezala deskribatu zituenean. Jantziaren Zentroak 10 idazleren testuak batu ditu erakusketa honetarako; horien artean, Pierre de Lancre inkisidorea, honek 1622an horrela deskribatzen zituen: "deabruarekin hitzarmena dute itsasaldiak aldatzeko eta ekaitzak altxatzeko",Wellingtongo dukeak 1813an dio, "euren txalupak kaskarregiak dira armamentua garraiatzeko". Jantzien deskribapenaz haratago bateleren izaeraren berri D, Aulnoy kondesak ematen du, 1679an batelera batek bere sukaldariari burua arraun batekin ireki ziola kontatzen du, batelera ukitzen saiatu zelako.

BATELERAK 3Literatur erreferentzietatik haratago, batelerak benetako emakumeak ziren, eta hori frogatzeko Jantziaren Zentroak 1615etik 1860ra Errenteriako eta Pasaiako artxibo historikoetako dokumentazioan aipatzen diren bateleren izen abizenak batu ditu.

Erakusketak, aldi berean, Pasaiako portuan lau mendetan zehar merkantzia zein bidaiarien garraioaz arduratu ziren arraunlari trebeak oroitu eta omentzeko helburua dauka.

Erakusketa doan ikusi daiteke datorren larunbatetik urriaren 25era arte. Ordutegia, berriz, larunbatetan 11.00-14.00/17.00-20.00etara eta igande eta jai egunetan 12.00-14.00etara .

 

 

 

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu