Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Erakusketa: "Gripe espainiarra"

Uztailaren 11tik irailaren erdialdera bitarte, Errenteriako Jantziaren Zentroa. Doako sarrera.

Ordutegia: Larunbatak 12:00-14:00/17:00-20:00 eta igandeak 12:00-14:00.

"Gripe espainiarra, duela ehun urte mundua kolpatu zuen pandemia"

GRIPE 3     GRIPE 1

Errenteriako Kapitain-etxean sartzerakoan, 1918 garren urtean murgilduko gara bapatean. Negua da, eta Donostiako Boulevard-ean gaude. Kalean, emakume eta gizonak hotzetik babesten dira, beroki eta kapela jantzita, gripe espainiarraren birusari aurre egiteko musukoak daramatzate. Jantziaren Zentroak XX mendeko pandemia handienak gure herritako kaleak astintzen zituen unea ekarri du gogora.

Europan lehen mundu guda betean, neutrala zen Espainiako komunikabideek gazteei eragin eta ehunka hildako uzten zituen gripe baten inguruko albisteak plazaratu zituzten. Guda garaiko zentsura tarteko, gainerako estatuek Europan barrena gertatzen zena ezkutatu zuten, horregatik birusari "gripe espainiarra" deitu zitzaion.
GRIPE 2

Euskal Herrian 1918 urteko irailean Hendaian eta Irunen erregistratu ziren lehen kasuak, aste gutxira Irungo biztanleariaren ehuneko 1 hilda zegoen.

Irailaren erdialdera arte doan ikus daiteken erakusketak bi zati ditu. Batean, 1918 urteko kale eszena bat, hamaika lagun, bederatzi emakume eta bi gizonezko Donostian. Janzten dituzten beroki eta kapela batzuk jatorrizkojantziak dira XX mende hasierakoak, gainerakoak garai horretakoen kopiak dira. Aurpegian daramatzaten musukoak, 1918-1920 urteetako argazkiak oinarri hartuta egin dira.

Bestean, jatorrizko argazkiak eta hainbat testu daude. Horietan Espainiako gripea zer izan zen, eta Euskal Herrian eragindako 15 milatik gora hildakoez gain, Errenterian, Gobernadore Zibilaren aginduz ezarri ziren debekuak aipatzen dira, besteak beste: eskolen itxiera eta asteroko azoken debekua.

Erakusketa irailaren erdialdera arte doan ikusi daiteke Jantziaren Zentroaren beheko solairuan.

 

 

 

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu