Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Erakusketa: Îcone Modaren historiaren ikonoak

Urtarrilaren 18tik martxoak 29a arte, Jantziaren Zentroan, Errenterian. 

Kartela ikusi

Martxoaren 8an: Bisita komentatu berezia 11etan euskaraz eta 11.30ean gazteleraz (aurretik hitzartuta)

Erakusketaren Ordutegia:

Larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00

Igande eta Jai egunak: 12:00-14:00.

ICÔNE, historiako hamar moda-diseinatzaile handienen erakusketa Errenteriako Jantziaren Zentroan.

 

Jantziaren Zentroak "Icône-Modaren historiaren ikonoak" izeneko erakusketan XVIII. mendetik gaur egunera arte modaren munduan aitzindari izan ziren 10 diseinatzaile handienen historia batu du. Garai eta gizarte ezberdinetan bizi izan ziren, eta bakoitzak irudi berria proposatu zuen. Garaian garaiko modaz haratago gaur egun inspirazio iturri dira oraindik ere, estilo propioa sortu zutelako. Errenteriako Kapitain-etxean larunbatetik aurrera hamar diseinatzaileren jantzi ikonikoen erreprodukzioak, eta ibilbidea ezagutzeko aukera dago.

Icone 2

Hamar diseinatzaileetatik, sei gizonezkoak dira eta lau emakumezkoak. Jatorriari dagokionez, bakarra da euskalduna: Cristobal Balenciaga, gainerakoen artean; sei frantziar (Bertin, Lanvin, Poiret, Chanel, Dior, Saint-Laurent), espainiar, estatu batuar eta britaniar bana (Fortuny y Madrazo, Sybilla, Worth). Ia guztiek Frantzian kokatu zituzten euren tailler zein dendak. XVIII garren mendean Rose Bertinek, Maria Antonieta Frantziako erreginaren jostunak, Paris, munduko modaren gune bilakatu zuenetik gaurdaino hiri hori izan baita diseinatzaileen gune nagusia.


ICÔNE erakusketan, modaren munduan ikono bilakatu diren hamar diseinu, jantziez gain, 5 euroren truke, Jantziaren Zentroak argitaratutako lehen "liburuxka" erosteko aukera dago. "Icône-Modaren historiaren ikonoak" izeneko liburuan erakusketako diseinatzaileen jatorria, hasiera, arrakasta eta, kasu batzuetan galera jaso dira.


Erakusketarekin lotuta martxoaren zortzian, emakumeen nazioarteko egunean, bisita komentatu berezia eskainiko da. Lau emakumezko diseinatzaileen inguruan arituko gara, Bertin, Lanvin, Chanel eta Sybillak moda munduan egindako ekarpena, gizonezkoak nagusi ziren ogi-bide batean aurrera egiteko izaniko zailtasun eta oztopoen berri emango da. Doan, ordu erdiko bi saio antolatu dira, goizeko 11.00 etan euskaraz eta 11.30 etan gazteleraz. Horietan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita ala Errenteriako turismo bulegora deituta 943 49 45 21 telefonora.


ICÔNE erakusketa zabalik egongo da Errenteriako Jantziaren Zentroan urtarrilaren 18 tik martxoaren 29 ra bitarte, larunbatetan goiz eta arratsaldez 11:00-14:00/17:00-20:00 etara eta igandetan 12:00-14.00 artean.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu