Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

“Emakumezkoen erretratuak” erakusketa - Jantziaren Zentroa

Irailaren 7tik azaroaren 10era arte, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00 eta igandetan 12:00-14:00, Jantzi Zentroko beheko solairuan, Errenterian.

Bi bisita komentatu egongo dira ere:

  •  Urriaren 24an, arratsaldeko 19.00etan euskaraz
  •  Urriaren 31n, 19:00etan gazteleraz.

Parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da 600 081 906 telefonoan edo jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita, izan ere, plaza kopurua mugatua da.

Erakusketa 1

 

Emakumezkoen erretratuak" Errenteriako Jantziaren Zentroaren erakusketa berria larunbatetik aurrera.

Margolanak eta jantziak batu ditu oraingo honetan Jantziaren Zentroak udazkenerako erakusketa berrian. German Nestares errenteriarraren erretratu bilduma pribatuan, 24 emakumezko irudietan, oinarritutako proposamena da.

1730-1920 urte bitarteko Europako moda ikusi eta ezagutzeko aukera da. Argazkigintza sortu aurretik garai bakoitzean gizon-emakumeek zein itxura, zein moda jarraitzen zuten ikusteko parada.

Erretratu horietan oinarrituta Jantziaren Zentroak 12 erreprodukzio, 12 emakumezko jantzi sortu ditu. Erakusketan garai horretako margolana eta ondoan jantzia ikusiko dugu, aurrez-aurre paretatik begira dugun emakumea gure alboan izango da.

Horrez gain, informazio gehiago nahi duen edonork XVIII-XX mende arteko modaren laburpena irakurtzeko aukera izango du, erakusketarako propio sortu diren azalpen orrialdetan.

Erakusketa Kapitain-etxearen sarreran kokatuta dago, eta doan ikus daiteke larunbat honetatik, irailaren 7 tik azaroaren 10 era bitarte. Ordutegia: larunbatetan goizeko 11:Ordutegia: larunbatetan goizeko 11:00-14:00/17:00-20:00 eta igandetan 12:00/14:00

Bisita komentatua

Jantziaren Zentroak bigarren urtez Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. Aurten aukeratutako gaia: "Artea eta entretenimendua. Ondarea plazara!" da.

Kapitain-etxean, sarreran, kokatutako "Emakumezkoen erretratuak" erakusketaren doaneko bi bisita komentatu egingo dira. Bata, urriaren 24an, arratsaldeko 19.00etan euskaraz eta, bestea, urriaren 31n ordu berean gazteleraz. Parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da 600 081 906 telefonoan edo jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita, izan ere, plaza kopurua mugatua da.

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu