Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Erakusketa: Terrakotazko soldaduak

Martxoaren 15tik ekainaren 16ra, Trintxerpeko Ziriza Etxean, Pasaia.

SARRERAK ONLINE EROSTEKO

Ikusi kokapena

nota Soldados de Terracota Página 2

 


Ordutegia:

  • Asteartetik ostegunera: 16:00 - 20:00
  • Ostiraletan eta jai bezperetan: 16:00 - 21:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00
  • Aste Santuan eta Pazko Astean: 11:00 - 14:00 eta 16:00 – 21:00
  • Astelehenetik ostilralera ikastolen bisitak goizetan
  • Astelehenetan: Itxita

Prezioak:

  • Helduak: 9€
  • Hiru urtetik gorako haurrak: 6€
  • Familia pack-a, 2 heldu+ 2 haur: 24€
  • Familia pack-a, 2 heldu+ 3 haur: 27€
  • %10eko deskontua Albaolako eguneko sarrera aurkeztean.

FAMILIAN BIZITZEKO HISTORIAN ZEHARREKO BIDAIA

Madril, Bartzelona, Bilbo, Vigo, Palma Mallorcakoa edo Sevilla bezalako hirietan lorturiko arrakasta biribilaren ondoren, Terrakotazko Gerlariak erakusketa Pasaiara iritsi da eta bertako Ziriza Etxean izango dugu martxoaren 15etik ekainaren 16ra arte.

Xian-eko 'terrakoten' aztarnategia munduko bisitatuenetako bat da eta munduko zortzigarren miraritzat hartua da, beraz, erakusketa handi hau publikoak gehien bilatu eta goraipatu dituenen artean dago, eta erakargarritasun turistiko izugarria du.

HISTORIA

Xian-eko Gerlariek terrakotazko 8.000 irudi baino gehiagoko multzoa osatzen dute. Gerlari eta zaldien irudi hauek berezko tamainan eginak daude, eta Qin dinastiako Qin Shi Huang, bere burua Txinako lehen enperadore aldarrikatu zuenarekin lurperatu zituzten, K.a. 210-209an. Era horretara, estatua horiek lurperatzean, enperadoreak uste zuen bere armadak jarraituko ziola mundu honetatik haratago.

Estatuak Qin Shi Huang-en mausoleoan daude, Qin lehen enperadorearen mausoleo ere esaten zaion horretan. Nekazari xume batzuek aurkitu zuten ur hornidurarako lanetan ari zirela 1974ko martxoan, Xian-etik hurbil, Shaanxi probintzian, Txinako Herri Errepublikan.

1987. urtetik Unescok Gizateriaren Ondare izendaturikoen artean dago. 2010. urtean, Xu Weihong-en taldeko arkeologoek, hots, aurkitzaile eta induskari ofizialek, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuten.

ERAKUSKETA

Terrakotazko Armadako originalen 165 erreprodukzio baino gehiago aurkituko dituzu. Erakusketa honetan Xian-eko indusketa handiko 1 hobiari dagokion 1:1 eskalako atal bat bisitatuko duzu, 65 gerlari baino gehiago dauzkana.

Qin Shi Huang-en mausoleoko aurkikuntzen 70 erreprodukzio ederrez gozatzen ahal izango duzu. Esandakoez gainera, zaldiak, armak, bitxiak, eguneroko tresnak eta arte objektuak aurkituko dituzu.

Erakusketaren edukia:

165 pieza, horietatik 80 berezko tamainakoak. Gobernariak, ofizialak eta gerlariak, zaldiak, armak, bitxiak, garaiko tresnak eta askoz gehiago. Elementu interaktiboak, bisitariek denboran zeharreko bidaia egin ahal izan dezaten.Film dokumentala, Terrakotazko Armadaren aurkikuntzaren historia jakingarria kontatzen duena.Hobi famatuaren erreprodukzioa. Haur gunea, haurrak arkeologo txikiak izaten jolasteko lekua.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu