Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Oiartzungo turismo bulegoa berriro irekita udaran

2022/06/29

Datorren uztailaren 1etik aurrera Oiartzungo turismo bulegoak bere ateak zabalduko ditu berriro Oarsoaldea eskualdera hurbiltzen diren bisitariei zein bertakoei zerbitzua emateko.

Oiartzungo turismo bulegoa Arizmendienea etxe museoan irekiko da aurten ere, Aialde kaleko 4. zenbakian, herri-gune historikoaren bihotzean, eta udaletxetik oso gertu. Turismo bulegoa uztailaren 1etik abuztuaren 31era bitarte irekiko da egunero eta 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitarteko ordutegia izango du.

Arizmendienea TB

Udalerriko eta eskualdeko baliabide turistikoei, gastronomiari, kultura-ondareari eta naturari lotutako informazioa emateaz gain, doako bisita gidatu zerbitzua eskainiko da etxe museoa bisitatu ahal izateko. Arizmendienea Jauretxea XVIII. eta XIX. mendeko Gipuzkoako klase altuko familien bizimoduaren adibide bat da; izan ere, lehenengo eta bigarren solairuetan garaiko ia elementu guztiak kontserbatzen dira.

Honela, XVIII. mendeko etxe hau bisitatzeko doako bisita gidatuak eskainiko dira uztaila eta abuztuan ostiral, larunbat eta igandeetan ondorengo ordutegian: ostiraletan 12:00etan euskaraz, gazteleraz edo frantsesez, eta larunbat eta igandeetan 10:00etan eta 12:00etan euskaraz eta 11:00etan eta 13:00etan gazteleraz. Erreserbak aldez aurretik egitea beharrezkoa izango da.

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:
Oiartzungo turismo bulegoa
943 508 913
turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus

Arizmendienea 01 moztuta
________________________________________

Bestetik, Errenteriako San Marko gotorlekuko informazio puntuak, Lau Haizeta Parkearen bihotzean kokaturik eta Aste Santutik aurrera irekita izanik, ordutegia luzatu du uda sasoirako. Aurreko astetik dagoeneko ordutegi berria du: asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitarte. Egutegi eta ordutegi honen barruan doako bisita gidatuak eskaintzen jarraituko dira eta museoa eta "Aizpitarte bidegurutzean" erakusketa modu librean bisitatzeko aukera izango da ere.

Pasaiako eta Errenteriako turismo bulegoek ere ordutegia luzatuko dute udan, uztailaren 1etik abuztuaren 31era bitarte irekiko baitira egunero 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Azkenik, joan den ekainaren 23tik aurrera, Listorreta-Barrengoloiako informazio-gunea irekita dago berriro ere. Errenteriako Aiako Harriko (Natura 2000 Sarea) Parke Naturaleko eta Kontserbazio Bereziko (KBE) sarbide nagusian kokaturik, eta urriaren 12ra arte egongo da zerbitzua ematen. Bere irekiera-ordutegia: ostegunetan 8:30etik 14:00etara eta ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 8:30-14:00etara eta 15:00etatik 18:30era da.

San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua
943 449 638
turismoa@errenteria.eus

Pasaiako turismo buelgoa
943 341 556
turismoapasaia@oarsoaldea.eus

Errenteriako turismo bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus