Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jantziaren Zentroan erakusketa iraunkor berria

2022/06/21

Erakusketa iraunkorren atzerabegirakoa Jantziaren Zentroan.

erakusketa 1

Jantziaren Zentroak bost urte bete ditu aurten, urteurren hori gogoan bihar, ekainak 18, Kapitain-etxean zabalduko den erakusketa iraunkorra atzerabegirakoa izango da.

2017 az geroztik, bost erakusketa iraunkor jarri dira Kapitain-etxean, orotara 163 jantzi, horien artean 33 aukeratu dira erakusketa iraunkor berrirako.

Proposamen berriak Kapitain-etxearen lehen solairuan hasi eta bigarrenean amaituta, 33 jantzien bidez, modaren bilakaera ezagutzeko aukera ematen digu, XVIII mendean hasi eta 1960 urtean amaituta.

erakusketa 3

Erakusketa bera Jantziaren Zentroaren garapenaren ispilu da. Azken urtetan egin den bezela maniki guztiek jantzita daramaten jantziaren garaiko orrazkera dute, kartulina zuriarekin egindako ile ordeak dira.

Oraingo honetan xehetasunetan erreparatu du Jantziaren Zentroak, burukoak, kapelak, betaurrekoak, eguzkitakoak, lepokoak. Horietako asko lehen aldiz jarri dira ikusgai. Gauzak horrela, 2017.urtean lehen erakusketa iraunkorrean, ikusgai genuen jantzi bat, oraingo honetan xehetasun gehiagorekin izango dugu, orrazkera, buruko berezia, eskularruak...jantzi bera da bai, baina ezberdina.

Azken erakusketa iraunkorrean egin bezela, areto bakoitzean bi tablet jarri dira, bakoitzean jantzi bana bira osoan, 360 º tan ikus daitezke. Bereizmen handiko 36 argazki dira, biraren hamar graduko bana.

Udan ilunabarrean zabalik:

Aurreko bi Udako eskaintzei eutsiz, uztailaren 2 an eta abuztuaren 13 an ilunabarretan bisita gidatu berezia eskainiko du Jantziaren Zentroak. Uztailaren 2 an iluntzeko 20:00 tan bisita euskaraz egingo da. Uztailaren 2 an 21:00 etan eta abuztuaren 13 an, 20:00 eta 21:00 tan gazteleraz.

Erakusketa 2

Bisita gidatuak ordu terdiko iraupena dauka eta bost euro balio ditu pertsonako. Parte harzeko aurrez izena eman behar da. Bi bide daude Errenteriako turismo bulegora deituta 943 49 45 21 ala jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita.