Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Aste Santuan aukera anitz, Oarsoaldean

2022/04/14

Plan ezberdinak Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzun herrietan Aste Santuko opor egunetan egiteko.

1. Jantziaren Zentroa - "Iñudeak" erakusketa iraunkorra

 

INUDEAK 1

Aste Santuko opor egun hauetan ez galdu aukera, apirilaren 30era bitarte Jantziaren Zentroan ikusgai izango den "Iñudeak" erakusketa berria bisitatzeko. Historian atzera egin eta XX. mende hasierara bidaia berezia proposatzen digu erakusketak. Sarrerako aretoan sartu ahala, Donostiako Kontxa pasealekuan aurkituko gara 1900 urtean gure ondoan paseoan inudeak ditugula. 1881-1920 urte arteko, Donostia, Azpeitia eta Bizkaiko argazkietatik egindako erreplikak dira bertan ikusgai dauden inudeen jantziak. Jatorrizko argazki horietako asko bertan ikusiko ditugu, guztira 15 argazki.

2. Fanderiako Errota: Pista jolasa eta jarduerak familian

 

IMG 20180504 121740


Apirilaren 14an errota inguruko parkean landareak ezagutzeko jarduera bat antolatu dute. Eta 16an, larunbatean, pista jolasa familian egiteko jarduera egongo da Fanderiako Errotan eta bere inguruan. Zazpi urtetik gorako haurrak dituzten familientzako zuzendutako jarduera da, eta helduek eta haurrek batera hartuko dute parte familiaka edo burbuilaka. Jolastu bai, baina errota martxan ikusteko aukera ere izango da saioan zehar. Doakoa da jarduera, baina aurretik izena eman behar da.
Bestalde, XV. mendeko Errota martxan ikusteko aukera izango da ohiko bisita gidatuei esker, ostiralean, hilak 15 eta igandean, hilak 17.

3. Lezo - Kulturaz eta historiaz beteriko herria

 

Parrokiaudaletxea eta basilika


Alde zahar txikia baina benetan polita dauka Lezok, kale harriztatuz osatua eta artez eta historiaz beteta. Bertan ibilbide kultural txiki bat egitea proposatzen dizuegu opor egun hauetan. Gurutze Santuaren plaza abiapuntutzat hartuta; bertan kokatzen da Udaletxea eta baita herriko altxorra ere, Lezoko Santo Kristo basilika. Bertan ikus dezakegun Kristo bizargabeak ospea eman dio eliza honi mendeetan zehar, izan ere, Europa osoan horrelako hiru besterik ez daude. Hemendik, Kale Nagusiako armarridun oinetxe ezberdinak miresteko ditugu. Kale bukaeran, Andreone etxeari buelta eman Gurutzen Santuaren plazara itzuliko gara, oraingo honetan Zubitxo kalea hartu Lezoandia Zuhaiztia bisitatzeko, herriko berdegune handiena. Hemendik Goiko Plaza izango da gure norakoa eta plaza zeharkatuz San Joan Bataiatzailearen Eliz Parrokia agertuko zaigu aurrean.

4. Arizmendienea eta Done Eztebe elizan bisita gidatuak doan

 

Arizmendi has


Arizmendi-enea etxe museoa bisitatzeko aukera egongo da Aste Santuan. Oiartzungo Elizalde auzoaren erdigunean kokaturik, Urdinola-Arizmendienea etxea XVIII. mendeko eraikina da eta bere tipologia berezia eta kontserbazio-egoera bikaina direla eta, Interes Bereziko Ondare izendatu zuten 2020an. Eraikin hau bakarrik doako bisita gidatuen bidez ikusi ahal izango da, egun hauetan hain zuzen ere: apirilak 15 eta 22an, ostirala, eguerdiko 12:00etan, eta larunbat eta igandeetan, apirilaren 16, 17, 23 eta 24ean, hurrengo txandetan: 10:00etan eta 12:00etan euskaraz, eta 11:00etan eta 13:00ean gazteleraz. Horrez gain, San Esteban elizan bisita gidatua ere izango da apirilaren 15 eta 22an, ostirala, 10.00etan, Joxe Mari Mitxelenak gidatuta.

5. Soinuenea eta txalaparta

 

Soinuenea-1958


Soinueneak, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak, Aste Santuan erakusketa iraunkorraren ateak irekiko ditu, mundu osoko 400 musika tresna eta jostailu baino gehiago biltzen dituena. Museoak kontsulten atalean sartzeko aukera ere ematen du eta dokumentazio eta ikerketa gunean ere, bisita aldez aurretik hitzartuz. Eta apirilaren 22an, 16:30tan haurrei zuzendutako Txalaparta tailerra emango dute. Bertan, lehenik txalapartarekin zer egin daiteken ikusi eta entzun ondoren Euskal Herriko kulturaren zatia den soinu-tresna probatzeko aukera izango da.


6. Itsasora irteerak MATER ontzi museo ekoaktiboaren eskutik

 

Pasaia-0727


Ostiralean, hilak 15, eta igandean, hilak 17, ez galdu MATER ontzi museo ekoaktiboan bidaia paregabea egiteko aukera, Jaizkibel mendiaren itsaslabarrak ikuspegi hoberenetik ikusi ahal izateko: itsasotik. Izan ere, MATER bezalako espazio zabalak dituen ontzi batean nabigatzea luxu handia da. Are gehiago MATER ontziko kideen eskutik inguruari buruzko azalpenak entzuteko aukera duzunean, edota itsasontzitik Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatuta dagoen kostaldeko paisaia naturalaz gozatzeko aukera baduzu. Eta hau guztia nahikoa iruditzen ez bazaizu, apirilaren 16an MATERREK zetazeok begiztatzeko irteera antolatu du.


7. Eskualdeko museoak bisitatzeko abantailak

 

banner 8 museo


Oarsoaldea eskualdeko museoak bisitatuz abantailak lortzeko bi aukera daude. Lehenengoa doako esku-orri bat da, honen bidez museo hauek bisitatzeko deskontua lortuko duzularik: Arditurriko meategia, Luberri geologia museoa eta Soinuenea Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta MATER ontzi museo Ekoaktiboa Pasaian. Bigarren aukera museo-bonoa da, guztiak 12,50 € ordainduta bisitatu ahal izango dituzularik.
Bai museo-bonoak, bai deskontu-foiletoa, eskualdeko turismo bulegoetan eskuragarri dira, baita eskualdeko museoetan ere.

Plan hauek erreserbatzeko edo eta plan gehiagoren informazioa Oarsoaldeako turismo bulegoetan osatu dezakezu:

Errenteriako turismo bulegoa
943 494521 - turismoa@oarsoaldea.eus
Oiartzungo turismo bulegoa (Aste Santua eta pazko astea)
943 508 913 - turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus
San Marko Gotorlekuaren informazio puntua (Aste Santutik aurrera)
943 449 638 - turismoa@errenteria.eus
Pasaiako turismo bulegoa (Aste Santutik aurrera)
943 341 556 - turismoapasaia@oarsoaldea.eus
www.oarsoadeaturismoa.eus