Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Oiartzun, San Marko Gotorlekuko eta Pasaiako Informazio Bulegoak berriro irekita Aste Santuan

2022/04/12

Datorren Aste Santuan Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako San Marko Gotorlekuko turismo bulegoak ateak zabalduko dituzte berriro Oarsoaldea eskualdera hurbiltzen diren bisitariei zein bertakoei zerbitzua emateko.

Oiartzungo turismo bulegoa Arizmendi Enea museo etxean irekiko da aurten berriro, Aialde kaleko 4. zenbakian, herri-gune historikoaren bihotzean, eta udaletxetik oso gertu. Udalerriko eta eskualdeko baliabide turistikoei, gastronomiari, kultura-ondareari eta naturari lotutako informazioa emateaz gain, doako bisita gidatu zerbitzua eskainiko da etxe museoan bertan.

Turismo Bulegoa apirilaren 14tik 18ra 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta Pazko astean, asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandean 10:00etatik 14:00etara.

Errenteriako San Marko gotorlekuko informazio puntua Lau Haizeta Parkearen bihotzean kokatzen da. Gotorlekura hurbiltzen diren bisitariek, begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, gotorlekuaren barrualdea ikusi ahal izango dute eta baita inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa jaso ere. Izan ere, duen kokapen ezin hobeari esker, gipuzkoar kostaldeko behatoki aparta da. Gotorlekua Aste Santutik aurrera egongo da zabalik, jai egun eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ordutegi horren barruan museoa ere bisitatu ahal izango da modu librean.

Pasaiako turismo bulegoa berriro zabalik! Victor Hugo etxe-museoa egokitze-lanengatik itxita jarraitzen duenez, leku berri batean irekiko da Aste Santutik aurrera Pasaiako turismo bulegoa: Juanba Berasategi Kultur Gunean (Donibane kalea, 1).

Leku berri eta moderno honetan, Pasaiako turismo-bulegoak erabiltzaile guztiei egokitutako arreta-gune bat, administrazio-gune bat eta atseden hartzeko autozerbitzu-gunea izango ditu. Apirilaren 14tik 18ra 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta Pazko astetik aurrera asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:


Oiartzungo turismo bulegoa
943 508 913
turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus


San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua
943 449 638
turismoa@errenteria.eus

Pasaiako turismo bulegoa
943 341 556
turismoapasaia@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Gipuzkoa Turismoa

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu