Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Uda amaiera aprobetxa ezazu Oarsoaldean

DATOZEN ASTEETARAKO PLANAK OARSOALDEAN

Udako azken zati hau aprobetxatu eta Errenterian, Lezon, Oiartzun eta Pasaian eskaintzen diren hainbat jarduerez goza ezazu

Aiako Harriko Parke Naturalean eta Lau Haizeta parkean ibilbide gidatuak, Errenterian

Mendi ibilbideak

Aurten ere, Errenteriako Udalak doako 3 ibilbi gidatu hauen eskaintza jarri du martxan abuztutik urrira birtarte. Guztiak goizeko 10:00etan hasten dira baina eguna eta hasiera puntua ezberdinak dira.

- Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa. Irailak 11 eta 19, eta urriak 9. Abiapuntua: San Marko Gotorlekua. Iraupena: 3 ordu.

- Aizpitarteko leizeetako aztarna paleolitikoak. Irailak 5 eta 25, eta urriak 17. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 1'5 ordu. Aurkikuntzaren ondorioz, leizeak itxita daude, beraz bisita gidatua eginez baino ezin izango da barruan sartu.

- Añarbeko Baso-Erreserba: abuztuak 22 eta 28, eta urriak 3 eta 23. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: 4 ordu.

Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aldez aurretik erreserba egitea, 943 494 521 telefonoan edo turismoa@oarsoaldea.eus posta elektronikoan.

 

Itsas jarduerak MATER ontzi museo ekoaktiboaren eskutik, Pasaian.

Mater

MATER ontzi museo ekoaktiboak abuzturako itsasoarekin lotutako eskaintza zabala prestatu du:

- Abuztuak 19: Pistaz-pista Pasai San Pedro
- Abuztuak 26: Arrain lonjara bisita
- Abuztuak 28: Antxoa kontserba tailerra
- Abuztuak 29: Itsas hondakinen bilketa (Alabortza, Pasai Donibane)

Informazio gehiagorako eta erreserbak (beharrezkoak): info@mater.eus / 619 814 225.

 

Piraguan eta paddle surf-en irteerak Pasaiako badian

Paddle surf Pasaia

Uda garai aproposa izaten da Pasaiako badian piraguaz edo paddle surfean nabigatzeko, badiak eskaintzen dizkizun ikuspegiez gozatzeko modu dibertigarri eta berezi batean. Piraguak eta paddle surf taulak alokatu ditzakezu zure kontura praktikatzeko, edo nahiago baduzu gida baten laguntzaz egin dezakezu. Bi dira zerbitzu hau eskaintzen dituen enpresak: Pasai Donibaneko kirol gunea - 943 345 371/donibane@bpxport.es (piraguak eta paddle surf) eta Pasaia Kayak - 644 672 722 pasaiakayak@pasaiakayak.com / pasaiakayak2005@gmail.com (piraguak)

Olazar – Lorbide mendi ibilbidea, Lezon

Mendi ibilbideak

Erdi mailako mendi-ibilbide zirkularra, 4,5 kilometro edonork oinez egiteko pentsatua. Ibilbidea Jaizkibelen hegoaldetik doa eta baserri ederretako guneak zeharkatzen ditu. Nabarmentzekoak, antzinako animalientzako bideen aztarnak eta ur garbi eta freskoa eramaten duen Plataiturri iturria.

Ibilbide honen eta Lezoko beste ibilbide batzuen esku-orria Errenteria eta Oiartzungo turismo bulegoetan eskura daiteke.

 

Arditurriko Parketxeak antolaturiko jarduerak, Oiartzunen

Arditurri-2032

"Mineralen bila" ibilbide gidatua

Abuztuaren 22an, Aiako Harria Parke Naturalaren inguruan, Arditurriko meatze gunean hain zuzen, ibilbide gidatua eskainiko da mineral eta meategien aztarnak ikusteko. 2 orduko iraupena izango du, 10:00etatik 12.00etara. Ibilbidea erraza da eta 4 € balio du. Helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea eta ustiatutako mineralak aurkitzea izango da. Ibilbidea amaitutakoan, bertan utzi beharko dira, Parke Natural baten barruan baitaude.

Erreserba beharrezkoa da 943 495 069 / 688 895 068 / telefonoetara deituz ala arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz


 

Bost proposamen horiez gain, beste ekimen hauek ere eskaintzen dira abuztuan:

• 2 orduko itsas bidaia Donostiako portutik Albaola Itsas Faktoriara, Lucretia belaontzi klasikoan, ostegunero abuztuaren 26ra arte.
Lartaungo Done Eztebe elizara bisita gidatuak, ostegunero, Oiartzunen.
Arizmendienea etxe museora bisita gidatuak, asteburuan, Oiartzunen.
Arditurriko meategira bisitak Tren Berdean, asteazkenero, Oiartzunen.
San Marko Gotorlekura Tren Berdean irteerak, ostegunero, Errenterian.
• Ilunabarrean bisita gidatua Jantziaren Zentroan, abuztuak 21, Errenterian.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu