Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Oarsoaldea eskualdeko 11 establezimenduk “Covid-19ari aurre egiteko prest” bereizgarria lortu dute

 

Covid ziurtagiria-Errenteria turismo bulegoa

Turismoko Estatu-Idazkaritzak ematen duen “Covid-19ari aurre egiteko prest” bereizgarria lortu dute Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako 11 establezimenduk, Kalitate Turistikoaren SICTED programaren barruan.

SICTED turismo-helmugen kalitatea hobetzeko proiektua da, Turismoko Estatu-Idazkaritzak (SETUR) sustatua, turistaren esperientzia eta asebetetzea hobetzea duelarik helburu. Proiektu honek COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoren normaltasunera itzultzeko egokitzapen-prozesuan parte hartzen duten turismo-establezimenduei laguntzen die.

Horretarako, SICTED Praktika on aurreratuak sortu dira, SARS-CoV-19 koronabirusak turismoaren sektorean duen kutsatzeko arriskua murrizteko.

Ildo horretan, Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren eskutik, laguntza eman die eskualdeko turismo-sektoreko establezimenduei, kalitate ziurtagiri hau lortzeko helburuarekin elkarrekin lan eginez. Oarsoaldea eskualdean establezimendu hauek izan dira bereizgarria lortu dutenak:

  • Burdinola jatetxea (Errenteria)
  • Oarsoaldeko Turismo Bulegoa (Errenteria)
  • Errekalde hotela (Lezo)
  • Carmen jatetxea (Lezo)
  • B&B San Sebastián Aeropuerto hotela (Oiartzun)
  • Malkorra Hotel & Restaurant (Oiartzun)
  • Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa (Oiartzun)
  • Luberri Ikasgune Geologikoa (Oiartzun)
  • Ontziola jatetxea (Pasaia)
  • Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa (Pasaia)
  • Talur Luxury Cars (Pasaia)