Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Aste Santurako plan dibertigarriak aire librean

2021/03/25

2021eko Aste Santua opor egun batzuk gozatzeko aukera paregabe bihurtuko da, gertu ditugun jarduera interesgarriak ezagutzeko parada, beste tokietara joaten garenean bilatzen ditugun ekintzak etxetik gertu egiteko aukera hain zuzen.

1. Lucretia belaontzi klasikoan nabigatu

 LUCRETIA 02 - Kopia

Plan guztiz berezia, itsasoaz, haizeaz eta naturaz gozatzeko. Ostarte Sailing enpresak Lucretia egurrezko belaontzi klasikoan ontziratzeko aukera ematen dizu, familiarekin edota lagunekin, Pasaiako Badia abiapuntua izanik.
Gehienez 12 lagun joan daitezke ontzian eta neurrirako bidaiak ere egiten dituzte.

Informazio gehiago

 2. Orientazio ibilbideak Aiako Harria parke naturalean barrena

  Lau Haizeta-3553

Pista-joko dibertigarria, zure orientazio sena frogan jartzeko. Lau ibilbide dira, distantzia eta zailtasun ezberdinekin, Barrengoloiako atsedenlekua (Errenteria) abiapuntua dutela. Ibilbideak Aiako Harria Parke Naturalean kokatzen dira eta adin guztientzat dira egokiak.
Ibilbideak egiteko mapak Errenteriako Turismo Bulegoan eskuratu ditzakezu edo baita zure telefonoan deskargatu ere.

Informazio gehiago

3. Jaizkibel mendian ibilaldia: Lezo-Xoxolurra-Alarguntza

 LEZO IBILBIDEA

Lezoko Bekoerrota kiroldegian hasten da mendi ibilaldi zirkularra eta Jaizkibel mendiaren hegoaldean zehar doa, guztira 11 kilometro. Hasieran malda igo behar bada ere, bidea atseginagoa egiten da 2. kilometrotik aurrera. Bista zoragarriez eta interes kultural eta historiko handia duten elementuez gozatzeko ibilbidea da.

Informazio gehiago

4. Piragua edo paddle surf taula alokatu

 Piragua

Imajinatzen duzu piraguan edo paddle surf taulan nabigatzea Pasaiako Badiako uretan zure familiarekin, lagunekin edo bikotearekin? Ez da esperientziarik izan behar, pertsona guztientzako jarduera egokia da. Gainera, bi pertsonentzako piraguak ere badituzte.

Informazio gehiago

5. Bide Berdea eta Arditurriko Meatzeak

 ARDITURRI

Bide Berdea oinez edo bizikletaz egitea eta Arditurriko meatzeak bisitatzea jende askorentzat plan bikaina da, kirola, natura, kultura eta historia bateratzen dituelako.
Opor egun hauetan gainera zenbait eskaintza berezi antolatu dira Arditurrin:

TREN BERDE IRTEERA KANTZELATUA

Apirilaren 10ean Tren Berdea + meategian bisita gidatua prezio murriztuan. Trena hiru ordu ezberdinetan aterako da Oiartzungo Pagoaldea gunetik, handik Arditurrira abiatzeko. Bertan oinarrizko bisita gidatua egin eta, inguruaz gozatu ondoren, trena hasierako puntura itzuliko da..

Informazio gehiago

Apirilaren 4an eta 11an orientazio jolasa familian jarduera eskainiko da. Ibilaldiak ordu eta erdikoak dira eta errazak (3 km).
Bi jarduera hauetarako erreserba aldez aurretik egin behar da.

Informazio gehiago

 

6. Itsasontzi pribatua alokatu

 SM ITSASO

Pasaian aukera ugari dago itsasontzi bat alokatzeko eta gustukoen duzun jarduera egiteko: nabigazioa, arrantza-irteerak, afariak, snorkel, zetazeoen behaketa, etab. Alokairurako aukera desberdinak dituzu, patroiarekin, patroirik gabe, ibilbide gidatuak, neurrira zerbitzuak...

Informazio gehiago

7. Eskualdeko museoak bisitatzearen abantailak

Bono museo

Oarsoaldea eskualdeko museoak bisitatuz abantailak lortzeko bi aukera daude. Lehenengoa doako esku-orri bat da, honen bidez museo hauek bisitatzeko deskontua lortuko duzularik: Arditurriko meatzea, Luberri geologia museoa eta Soinuenea Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Mater ontzi museo Ekoaktiboa Pasaian. Bigarren aukera museo-bonoa da, guztiak 12,50 € ordainduta bisitatu ahal izango dituzularik.

Bai museo-bonoak, bai deskontu-foiletoa, eskualdeko turismo bulegoetan eskuragarri dira, baita eskualdeko museoetan ere.

Informazio gehiago


 

Plan hauen eta gehiagoren informazioa Errenteriako eta Oiartzungo turismo bulegoetan osatu dezakezu, Aste Santuan 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Tel. 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu