Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

San Jose zubirako planak

2021/03/18

Aitaren eguna gertu daukagu eta nola ez, askorentzat jai eguna da. Gainera, ostirala izateak zubi txiki bat edukitzea suposatzen du, gehien gustatzen zaizkizun jarduerak egiteko parada bikaina. Oarsoaldea eskualdean barrena plan eta aukera ugari aurkituko dituzu familian edota lagun artean gozatzeko.

Itsasora irteerak, erakusketak, kontzertuak, helduentzat eta haurrentzat jarduera didaktikoak, abenturazko bisitak... besteak beste hauek dira Oarsoaldea eskualdean San Jose zubiaz gozatzeko proposatzen dizkizugun zenbait plan.

1. Jantziaren Zentroa (Errenteria): "Donazioak" eraskusketa

Donazioak JZ

"Donazioak", Jantziaren Zentroaren erakusketa berria, Iraultza dantza taldeari urteetan zehar arbasoen arropa eta objetuak eman dizkioten pertsonei omenaldia da.
1880tik 1980ra, ehun urteko historia batzen duten soineko, galtza edo kapak ikus ditzakegu. Objektuen artean ere badago hainbat bitxikeria: emakumeentzat kortse ortopedikoa, Gran Casino de San Sebastian-eko karta-sorta zein Zuberoako Lakarri herrian 1910 urtean "Napoleon" pastoralean erabilitako koroa.

Benetan erakusketa interesgarria, herrialde ezberdinetako piezekin museoaren erakusketa iraunkorra osatzen duelarik.

Bisita gidatuak 6 pertsona gehienez. Erreserba aldez aurretik egitea beharrezkoa da: 943 494 521.

Jai egunak 12:00etatik 14:00etara. Larunbatak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago

2. Arditurriko Meatze Gunea (Oiartzun)

Arditurri-2101

Duela 2.000 urtez geroztik ia jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurriko meatzeak, Real Compañía Asturiana de Minas enpresak 1984ean meategien ustiapena bertan behera utzi zuenetik hain zuzen. Orain ia 20 urtez utzita egon den ingurua berreskuratu da eta meazuloan barrena 500 metro baino gehiagoko ibilbidea egokitu da, bi bisita gidatu mota egiteko aukera eskaintzen delarik: "Oinarrizko bisita" eta "Meategia Sakonean" bisita, Parketxearen bisita bietan barne dagoelarik. Ez galdu Arditurriko meatze gunea ezagutzeko aukera, eta bide batez inguruan ibilalditxo bat egin dezakezu, oinez ala bizkletaz.

Ostegunetik igandera 10:00etatik 14:00etara.

Sarrera bisita gidatuarekin. Erreserba aldez aurretik egitea beharrezkoa da. 943 49 4521.

Informazio gehiago

3. Fanderiako Errota (Errenteria): Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen da

Fanderiko errota-8536

Uraren Nazioarteko Eguna martxoaren 21 igandean ospatzen da. Fanderiako Errotak jarduera berezia antolatu du bai haurrentzako baita helduentzako ere, Oiartzun ibaiaren uraren azterketa egingo delarik. Jarduera dinamikoa, dibertigarria eta didaktikoa dugu hau zalantzarik gabe. Martxoaren 28an ere bisita berezia eskainiko da, Irina Egitera jarduera hain zuzen.
Bestalde, XV. mendeko Errota martxan ikusteko aukera izango da ohiko bisita gidatuen bidez, larunbat, igande eta jai egunetan, eta hezkuntza zentroei, elkarteei eta bestelako taldeei ere irekita daude.

Aldez aurretiko erreserba Uraren azterketa/ Irina Egitera jardueretan: galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264.

Bisita gidatuak: larunbat, igande eta jai egunetan 10:30etik 14:00etara. Erreserbak: 943 494 421.

Informazio gehiago

4. Soinuenea eta Trikitixa (Oiartzun). Haur eta helduentzat hitzaldi-kontzertu didaktikoa

Soinuenea-1955

Soinueneak, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak, martxoaren 20an erakusketa iraunkorraren ateak irekiko ditu, mundu osoko 400 baino gehiagoko musika tresna eta jostailu biltzen dituelarik. Museoak kontsulta atalean sartzeko aukera ere ematen du eta dokumentazio guneko ikerketan ere, bisita aldez aurretik hitzartuz.

Larunbata 10:00-14:00/15:00-18:00. 943 493 578.

Bestalde, "Triki" zer? Zer da hori? Zomorro bat? Ez da ba kukulumeraren familiakoa izango!Instrumentu bat omen... edo dantza bat? Edo agian musika bat? Ez, ez... inpernura bide zuzena omen du! Nik ez dakit zer haizek jotzen duenean hauspotzen dela esan didate. Baten bati entzun nion underground zela! Zer arraio da hori! A! Zaharra dela ere entzun dut, baina gaur goizean irratian jarrita zeukaten... Zuk ba al dakizu zer den Trikitixa? Andoitz Antzizar Lasaren eskutik haur eta helduentzat hitzaldi-kontzertu didaktikoa.

Martxoak 27/ Oiartzungo Doneztebe Elizan, 17:00etan.

Gehienezko edukiera 60 lagun. Gonbidapenak: 645 005 496.

Informazio gehiago

5. Jarduera bereziak Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan (Pasaia)

 Itsaslabarrak-Acantilados 1

Igande honetan, hilak 21, ez galdu Mater atunontzian bidaia paregabea egiteko aukera, Jaizkibel mendiaren itsaslabarrak ikuspegi hoberenetik ikusi ahal izateko: itsasotik. Izan ere, MATER bezalako espazio zabalak dituen ontzi batean nabigatzea luxu handia da. Are gehiago MATER ontziko kideen eskutik inguruari buruzko azalpenak entzuteko aukera duzunean, edota itsasontzitik Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatuta dagoen kostaldeko paisaia naturalaz gozatzeko aukera baduzu.

Igandea, martxoak 21, 12:00etatik 13:00etara. Erreserba aldez aurretik 619 814 225 zenbakian.

Eta hau guztia nahikoa iruditzen ez bazaizu, martxoaren 27an Materrek arrantza jasangarria egiteko itsasora irteera antolatu du.

Igandea, martxoak 27 10:00etatik 14:00etara. Aldez aurretiko erreserba 619 814 225 zenbakian.

Gainera, zubi honetan MATER bisitatu ahal izango duzu bere betiko ontzira lekuan, Pasai San Pedron, benetako euskal atun-ontzi bat barrutik ezagutzeko.

11:00-14:00 eta 16:00-19:00. Erreserba aldez aurretik 619 814 225 zenbakian.

Informazio gehiago

6. Eskualdeko museoak bisitatzeko deskontuak

Bono museo

Oarsoaldea eskualdeko museoak bisitatuz abantailak lortzeko bi aukera daude. Lehenengoa doako esku-orri bat da, honen bidez museo hauek bisitatzeko deskontua lortuko duzularik: Arditurriko meatzea, Luberri geologia museoa eta Soinuenea Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Mater ontzi museo Ekoaktiboa Pasaian. Bigarren aukera museo-bonoa da, guztiak 12,50 € ordainduta bisitatu ahal izango dituzularik.

Museo-bonoa eta deskontuen esku-orria eskualdeko turismo bulegoetan eskuragarri daude, baita eskualdeko museoetan ere.
Informazio gehiago

******************************
Plan hauen eta gehiagoren informazioa Errenteriako turismo bulegoan osatu dezakezu:
Tel. 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
oarsoaldeaturismoa.eus

******************************

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu