Ez al dakizu gabon hauetan zure familia, lagun edo adiskideei zer oparitu? Hona hemen bertako kontsumoa sustatzen duten hainbat proposamen original.
Egungo egoera dela eta, gure eskualdean erosi eta disfrutatu ditzakegun opariak egiteko garaia da. Horrela, bertako kontsumoa sustatzen lagunduko duzu gainera.
Gure eskualdeko baliabideak konbinatuz opari borobilak sor ditzakegu, egoerak hobera egitean gozatu ahal izateko: ostatuak, museoak, esperientziak, gastronomia… Hona hemen oparitzeko proposatzen dizkizugun ideia ezberdinak:
ESKUALDEKO MUSEOEN BONOA
Eskualdeko museoak urte beteko epean bisitatzeko sarrera Errenteriako turismo bulegoan edo museotan bertan eskura dezakegu 12,50€ren truke. Aiako Harria Parke Naturalean hasi eta Pasaiako badiaraino, lurraren eta itsasoaren doinuan dantzan ibili gaitezke eskualde honetako altxor preziatuenak ezagutuz.
ESPERIENTZIA GASTRONOMIKOAK
Opari berezi eta original baten bila bazabiltza, eskualdean aukera handia dugu oparitzeko:
AISIALDI JARDUERAK
Aisialdiaz gozatzeko modu ezberdin eta ugari aurkituko dituzu gure eskualdean. Hala nola, piragua eta paddle surf alokairua, urpekaritza, zaldian ibilaldiak, spa zerbitzua, belaontzi klasiko batean nabigatzea...
JAN ETA LO
Opariak borobiltzeko aukera ugari ditugu eskualdean: jatetxe batean otordua eta, zergatik ez, eskualdean ostatu hartzea.
Oarsoaldean gustu guztietara egokitzen diren jatetxeak ditugu. Nork ez luke eskertuko otordu goxo bat jatetxe on batean? Opari honekin erraza da asmatzea, irrikan baikaude berriz jatetxeetako plazer gastronomikoez gozatzeko.
Eskualdean mota guztietako ostatuak aurkituko dituzu, hotel modernoetatik hasi eta naturaz inguraturik aurkitzen diren landetxe tradizionaletaraino. Gainera, gure herrietan gauzak mimoz eta ondo egitea gustuko dugu, hau dela eta, gure ostatuen zerbitzuen kalitatea ezin hobea da, kalitate-prezio erlazio bikainarekin.
Hau guztiari buruz informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
Errenteriako turismo bulegoa (Madalen kalea, 3). 943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus