Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

FANDERIAKO ERROTA - IBAIAREN ETXEAREN BERRIZ BISITAGARRI

2020/08/04

Bisita gidatuak doan eskainiko dira abuztuan; larunbat, igande eta jaiegunetan.

Fanderiko errota-8743

Fanderiako errota Errenteriako aztarna historiko garrantzitsuenetako bat da. Eraikin hau Errenteriako industriaren bilakaeraren lekuko da, XV. Mendean jada Renteriola burdinolarentzako energia motor gisa erabiltzen zen uraren indarra aprobetxatuz. 1996an itxi zen, bere jarduera industriala amaitutzat eman zuenean. 500 urtez industria-jarduera eboluzionatuz eta berrituz joan da gaur egun arte:

  • 1450. Renteriola burdinola
  • 1769. Aragorriola Fanderia
  • 1828. Irin errota
  • 1884. Irin fabrika
  • 1955. Pentsu fabrika
  • XXI mendea. Ibaiaren etxea

 

Fanderia marrazkia

Gaur egun, Udalak kudeatzen duen kultur ekipamendu bisitagarria da. Erakusketa-espazioa eraikinaren beheko solairuan dago, errota zaharraren eta turbinaren ehotze-eremuaren kokapenari dagokion gunean. Jarduera mistoa da, errota tradizionalaren eta ondoren garatu zen irin-fabrikaren elementu bereizgarriak konbinatzen baititu.

Zentro hau ibai-etxea ere bada, hau da, Ibaiaren Interpretazio Zentroa, eta bere helburua ingurumen eta kultur ondarea ezagutaraztea eta kontserbatzea da. Protagonista nagusia ibaia da, lurraldea egituratzen duen ardatza, burdinaren industriatik hasi eta gaur egun inguratzen gaituen ibai-ekosistemak merezi duen sentsibilizazioa lortu arte.

 

Fanderia errota ezagutzeko bisitak:

Larunbat, igande eta jai egunetan dago zabalik Fanderiako Errota, 10:30etatik 14:00etara, eta bisita gidatu bidez ikusi daiteke. 30 minutuko bisitan ehotzearen mekanismoa eta errotarriak lanean ikusiko ditugu, errota eta gure kultur eta ibai-ondareari buruzko bi audiobisual eta hainbat informazio- panelez gain.

Larunbat, igande eta jai egunetan eskaintzen dira bisita gidatuak: 10:30etan eta 12:30etan euskaraz eta 11:30etan eta 13:30etan gazteleraz. Bisita gidatua egiteko beharrezkoa da erreserba egitea.

* Gehienez 10 lagunek osatutako taldearekin egingo da bisita, eta beharrezkoa da parte hartzaileek musukoa erabiltzea.

Fanderiko Errota-9761

HELBIDEA:
Fanderia Errota
Dolores Ibarruri Zumardia z/g
20100 Errenteria
943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Bisita hauek egiteko, ALDEZ AURRETIK ERRESERBA egin behar da Errenteriako Turismo Bulegoan, 943 494 521 telefonoan edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidean. Turismo bulegoaren ordutegia: uztailean eta abuztuan astelehenetik igandera: 9:00-14: 00/16:00-19:00. Urteko gainerako egunetan asteartetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-18:00 eta igandeetan: 10:00-14:00.