Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

JANTZIAREN ZENTROAK ERAKUSKETA IRAUNKORRA BERRITU DU

2020/07/01

Modak distantzia soziala ekarri zuen garaia gogoan Jantziaren Zentroan.

Errenteriako Jantziaren Zentroak laugarren erakusketa iraunkorra zabaldu berri du. COVID 19 aren ondorioz hiru hilabetez itxita egon ondoren, Iraultza dantza taldeak iraganerako gonbitea egiten du. Bidaia horretan pertsonen arteko bi metroko distantzia aurrez indarrean egon zela ikusiko dugu, hain zuzen ere, XIX. mendearen erdialdean modak, elkarren artean hurbil egotea eragotzi zuen.

"Garai Victoriarrean" (1845-1869) gertatu zen, krinolinak, bi metro baino gehiagoko diametroa zuen armazoiak, emakumeen gonak harrotu eta distantzia ekarri zuenean. Industria garai betean, urtean milaka krinolina egiten ziren, armazoi merkea izanik, gizarteko klase guztietara zabaldu zen. Kapitain-etxearen bigarren solairuan garai horretako 13 emakume jantzi ikus daitezke, jatorri ezberdinekoak: Lapurdi, Donostia, Frantzia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak.

Bigarren solairuan, Jantziaren Zentroak bi erakusketa ezberdin proposatzen ditu. Ezkerreko aretoan, 15 jantziren bildumak modaren historiaren errepasoa egiten lagunduko gaitu, 1740an hasi eta 1949ko ezkontza-soineko batekin amaituko dugu ibilbidea. Azken jantzi hori Donostiako Zabala Ibarbia familiak Jantziaren Zentroari dohaintzan iaz emandako pieza da. Areto berean ikusgai dauden jantzien artean: XVIII. mendeko zenbait pieza, 1900eko dantzarako soineko bat, eta 20, 30, 40 eta 50 hamarkadetako lau soineko, hamarkadako bana.

1 SOLAIRUA          2 SOLAIRUA

Asteko Maiordomoak

Solairu berean, eskuinean, zazpi uniforme ikusiko ditugu. Lehen begiratuan uniforme militarrak direla pentsa genezake, itxura hori baitute. Zazpitik bost Asteko Maiordomoen uniformeak dira. Hauek Errepublika garaia arte gortean bizi ziren zibilak ziren, gehientsuenak goi mailakoak: kondeak, dukeak....
Jantziaren Zentroan ikus daitezkeen jantziak Alfontso XIII.aren erregealdikoak dira, 1914-1928 urte bitartekoak. Seigarren jantzi bat, Etxeko eta Ahoko aitoren semearen uniformea da, aurrekoak baino garrantzia txikiagoko pertsonaiak ziren, baina, era berean, erregearen entzunaldi eta bazkarietan laguntzen zutenak. Azkena enbaxadore jantzia da.
Zazpi uniformeak Imanol Elizechea Errenteriarraren bilduma pribatuko jantziak dira. Elizecheak urtebetez utzi dizkio jantzi horiek Jantziaren Zentroari, jendaurrean erakutsi ahal izateko. Helburua, Asteko Maiordomoak zeintzuk ziren, eta historian izan zuten lekua ezagutzea da.

 ELIZECHEA

Gaueko bisitak

Udarari begira, Jantziaren Zentroak gaueko bisita gidatuak eskainiko ditu lehendabizikoz. Guztiak larunbat gauean izango dira, uztailaren 11n eta 18an eta abuztuaren 8an eta 22an, iluntzeko 22: 00etatik aurrera. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidera idatziz edo Errenteriako turismo bulegora deituz 943 49 45 21 telefonora.

Jantziaren Zentroa asteburuetan irekitzen da, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00 eta igande eta jaiegunetan 12:00-14:00. Bisita libreak 3 euro balio du eta bisita gidatuak, 5 euro.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu