Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

OARSOALDEA ESKUALDEKO MUSEOEK BERE ATEAK ZABALDU DITUZTE

2020/06/12

Segurtasun neurri berrietara egokitutako eskaintzarekin itzuli dira, eskualdeak gordetzen duen balio kultural eta etnografikoa erakusteko prest.

Une zailak gainditu ondoren, "normaltasun berri" horren parte izaten hasi diren plazer txikiak berreskuratzen goaz pixkanaka. Fasez fase itzuli dira familia, lagunak, aire librea eta aisia. Eta, inoiz joan ez ziren arren, kultur ekipamenduak eta horien artean museoek ere berriro euren ateak zabaltzen doaz. Uda hau aukera paregabea izango da hurbilekoak izanik alde batera utzi ohi ditugun lekuak ezagutzeko. Goza  dezagun orain inoiz baino gehiago tokiko turismoaz eta ikas dezagun gehiago gure museoei buruz.

Ekainetik aurrera, Oarsoaldeko museoak zabalik ditugu berriro: Arditurriko meategia, Luberri geologia museoa eta Soinuenea herri musikaren txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian eta Albaola itsas kultur faktoria eta Mater ontzi-museo ekoaktiboa Pasaian. Horiek guztiek instalazioak eta edukierak egokitu dituzte, bisitan gure segurtasuna bermatu ahal izateko.

 

Arditurri

Parketxea ekainaren hasieran ireki zen eta ekainaren 13tik aurrera Meategiaren barrualdea ezagutzeko oinarrizko bisita eskainiko da, beti ere aurre-erreserbarekin. Egunean bi bisita txanda antolatu dira, hizkuntzaren arabera eta gehienezko edukiera 15 lagunekoa izango da. Gainera ingurune naturala arakatzeko programatutako hainbat jarduerarekin itzuliko da parketxea oraingo honetan. Jarduera horiek  ere aldez aurreko erreserbarekin egin ahal izango dira, eta beharrezko babes-neurriak mantenduz (musukoa eta segurtasun-distantzia). Orientazio-jokoekin, Oielekuko harrespiletan zehar gidatutako ibilbideekin edo inguruetan mineralak nola aurkitu ikastearekin gozatuko dugu. Irekita: az-ig 10:00-14:00. Erreserbak: 943 494 521.

nikarditurri-2123

Luberri:

Konfinamenduan zehar, bere hezkuntza-eskaintza indartu du, sare sozialen bidez bideo ugari publikatu dituelarik, eta ekainaren 2tik aurrera, bere erakusketa-aretoak zabalik ditu ohiko ordutegian, bere edukiera mugatuz bai bisita gidatuetan (4 pertsona) bai bisita libreetan (10 pertsona). Derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea. Irekita: astearte-ostirala 9:30-14:00 eta 16:00-18:00; larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Erreserbak: 943 260 593.

nikluberri-2

Soinuenea:

Etxean pasatako egun hauek girotzeko, eguneroko objektuekin musika egiten erakutsi digute, on-line errezitaldiak eskaini dizkigute, eta haien musika-tresnen artxibo zabala gure eskura jarri dute. Ekainaren 2az geroztik, egunero musika tradizionalaren historian zehar murgiltzeko bi bisita gidatu txanda eskainiko dira museoan (11:30etan eta 16:30etan), aldez aurreko hitzorduarekin eta beharrezko babes-neurriak hartuta joan ahal izango garelarik. Irekita: astearte-larunbata 10:00-14:00 eta 15:00-18:00. Erreserbak: 943 493 578.

niksoinuenea-1981

Jantziaren Zentroa:  

Ekainaren 13tik aurrera, "Origen" izeneko erakusketa berri bat inauguratuko du; munduko eskualdeetako jantzien berrinterpretazio bat. Hiru solairuetan 20 lagunentzako edukiera izango du, eta ohiko ordutegiaren barruan bisitatu ahal izango da bisita librea, aurre-erreserbarik gabe. Bisita gidatuei dagokienez, aldez aurretik erreserbatu beharko dira eta taldeak ez dira 20 lagunetik gorakoak izango. Ezinbestekoa izango da maskara eramatea eta higienerako eta segurtasunerako elementuak izango dituzte museoan bertan. Irekita: larunbata 12:00-14:00 eta 17:00-20:00 eta igandea: 12:00-14:00. Erreserbak: 943 494 521

 

nikjantziaren zentroa-3464

Mater:

Alarma egoera hasi zenetik, klima-aldaketak inguratzen gaituen ingurunean duen eraginaz kontzientziatzen jarraitu dute. Ekainaren 6tik aurrera, itsasontzi ekoaktibo honetan sartu ahal izango gara. Museoa bera bisitatzeko aukera izateaz gain, 7 lagunentzako edukierarekin, hainbat irteera antolatu dira asteburu honetarako itsasargi eta itsaslabarrez oinez edo itsasaldetik gozatzeko eta laster artisau-kontserben tailerra ere eskainiko da. Alabortzako ezinbesteko garbiketa kanpaina ospetsua, ekainaren 28an egingo dute. Jarduera guztiek aurre-erreserba eta norberak musukoa eramatea beharko dituzte. Ontziak egoera berri horretarako babes-neurri egokiak ezarri ditu. Irekita: asteazkena-larunbata 11:00-14:00 eta 16:00-19:00;  Igandea: 11:00-14:00. Erreserbak: 619 814 225.

nikmater

Albaola:

San Juan baleontzia eraikitzea erronka bat bilakatu da, proiektu honen alde egin duten historia pertsonal ugarirekin ere osatzen doalarik, itsas ondarearen eta euskal kulturaren aintzatespen unibertsala helburu izanik. Ekainaren 12tik aurrera, itsasontzi honen zuzeneko eraikuntzak historia egiten jarraituko du. Ekainean zehar, itsasoz bakarrik iritsi ahal izango gara Albaolara. Plan borobila da, izan ere sarrera prezio berberaren truke itsasoan zehar joan-etorria egin ahal izango da motora zerbitzuari esker; bidaia Trintxerpeko ontziralekuan hasi eta amaituko delarik. Horretarako aldez aurretik erreserba egin beharko da eta barkuan zein museoan maskara eraman beharko da. Irekita: ostirala-igandea 10:00-14:00 eta 15:00-19:00. Erreserbak: 943 392 426.

 nikalbaola

Eskualdeko museoak bisitatzeko bonoa

Herriko denda txikiek eta ostalariek aurrera egin ahal izateko gure elkartasun handienaren beharra duten bezala, kulturak eta, zehazki, museoek ere beraietaz ez ahaztea eskatzen digute. Horregatik, museo-bono bat eskuragarri dute; urtebeteko epean eskualdeko museo guztiak prezio murriztuan bisitatu ahal izateaz gain, gure kulturak bizirik jarraitzea eta guztien artean zabaltzea lortuko dugu, txikienetatik hasi eta zaharrenetaraino.

Museo-bono hau 12,50€-ren truke eros daiteke eskualdeko edozein Turismo Bulego edo Museotan.

Hauxe da tokiko kulturaren aldeko apustua egiteko unea, gure Turismo Bulegoarekin harremanetan jarriz edo atxikitako edozein museo bisitatuz.

Oarsoaldea Turismoa

Museoen inguruko informazio eta bitxikeri gehiago Instagram kontuan topatuko dituzue: Oarsoaldea Turismoa.

 

nikmuseoak2op

Informazio gehiago:

Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa

Madalen kalea, 3. 20100 Errenteria

943 494 521 /  turismoa@oarsoaldea.eus

oarsoaldeaturismoa.eus

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu