Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

San Marko gotorlekua berriro zabalik

Errenteriako San Marko gotorlekuko museoa eta informazio puntua zabalik dira berriz ere.

SANMARKO EUS 2019

Honela, San Marko Gotorlekura hurbiltzen diren bisitariek, begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, gotorlekuaren barrualdea ikusi ahal izango dute eta inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa jaso. Izan ere, kokapen ezin hobeari esker, gipuzkoar kostaldeko behatoki pribilegiatua da.

Gotorlekua asteazkenetik igandera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ordutegi horren barruan museoa bisitatu daiteke modu librean (doan) edo bisita gidatuaren bidez (2-3€ artean). Poternatik du sarbidea museoak, eta bertan artilleria-bateria ezkutuak, tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke.

Errenteriako Hirigune Historikotik kilometro gutxira, Bizirain mendiaren gailurrean, XIX. mendeko San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatzen da, Lau Haizeta Parkean hain zuzen ere. 600 hektareako naturgune babestu honek ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, bai bere barnean baita gotorlekuaren inguruan ere, karlistaden garaira garamatzaten oroigarri militarrak, antzinako ameztiak, anfibioentzako urmaelak eta Txoritokietako estazio megalitikoa ere topatuko ditugu. Elementu hauek paisaia kultural eta natural paregabe bat osatzen dute San Markon.

Oarsoaldeko begiratoki nagusia izanik Pasaiako, Kontxako eta Txingudiko badiak ikusi daitezke goiko aldean dagoen begiratokitik. Aiako Harria Parke Naturalak, Ulia eta Jaizkibel mendiek (hiruak "Natura 2000 sarean" babestutako esparruak) inguratzen dute eta gainerako mendiekin batera paisaia zoragarriak eratzen dute, bisitariari lasaitasuna topatzen lagunduz. Honez gain, Gotorlekuaren kanpoaldean aisialdirako guneak aurkitu daiteke haur-jokoz eta pik-nik mahaiez hornituta, familian edo eta lagun giroan inguruaz gozatzeko beste aukera bat eskaintzen du. Zalantzarik gabe, galdu ezin duzun plana!

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:

San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua
943 449 638
turismo@errenteria.eus

Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldeaturismoa.eus

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu