Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Hartu trena Arditurrira eta gozatu meategiaz!

Aukera paregabea izango dugu aurtengo udan Oiartzunen, abuztuak 1, 8, 22 eta 29an, Tren Berdea hartuta, Bide Berdetik zehar Arditurriko Meatze Gunera joateko.

TRENA-ARDITURRI

Goizeko 10:15ean eta arratsaldeko 16:15ean aterako da trena Doneztebe plazatik, eta paisaia zoragarriez gozaraziko digun 45 minutu inguruko ibilbide atsegina egin ondoren, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean egingo du trenak geldialdia.

Tren berdea abuzt1

Behin bertara iritsita, ausartenek Arditurriko meategira sartzeko aukera izango dute, eskaintzen diren bi bisita gidatuetako bat eginaz: Oinarrizko bisita edo Sakoneko bisita. Oinarrizkoa, goizean zein arratsaldean eskainiko da. Sakonekoa aldiz, goizeko txandan bakarrik egin ahal izango da.

Arditurri-abuzt1

Trenean ibili baina meategira sartu nahi ez dutenek ere badute gozatzeko aukera. Behin ingurune zoragarri hartara iritsita, inguruan ibilalditxo bat egin edota zuhaitz baten gerizpean eserita ogitarteko bat jateko atsedena har dezakete itzultzeko ordua iritsi arte.

Itzulera ordua 12:30ean izango da goizean eta 18:00etan arratsaldean.

Oinarrizko bisitak 8.65€ balio du (5.60€ 5-12 urte artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). 5 urtetik beherakoak doan dute sarrera. Sakoneko bisitaren prezioa aldiz, 9.80€ da (7.80€ 5-12 urte artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). Bi kasuetan, Trenean bidaia prezioaren barne dago.

Meategia bisitatu gabe trenean joan etorria egin nahi duenak 3€ ordaindu beharko du (2€ 5-12 urte artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). 5 urtetik beherakoak doan.

Ez galdu aukera eta hartu trena Arditurrira!


 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu