Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jantziaren Zentroan erakusketa berria (udara 2018)

Mende hasierako Kontxako hondartzara bisita Jantziaren Zentroaren eskutik.

XX. mende hasieran Donostia Espainiako erregeen opor leku bilakatu zen. Iraultza dantza taldeak garai horretara bidaia proposatzen du "Donostiako udaldiak (1900-1910) erakusketarekin.

Kapitain etxearen behe solairuan bi irudi aurkituko ditugu: Kontxako hondartza eta Boulevardeko kafetegi bateko terraza. 

JZ Uda 1 1

Hondartza irudikatzeko garai horretako badiaren argazkia jarri da atzealdean, 3 x 4.50 metroko irudia. Bertan Espainiako errege familiak bainurako erabiltzen zuen hondartzako aldagela ikus daiteke. Egurrezko etxola hondartzan kokatutako bi erreiren gainetik eramaten zuten baporezko motorraren indarra lagun itsasoraino. Bainurako aldagela uretara iristen zenean, barruan igerileku pribatua sortzen zen, errege familia bertan bainatzen zen, gainerako herritarren begiradetatik salbu. Errege familiaren hondartzako aldagela 1911 garren urtera arte erabili zen, ordutik aurrera hondartzan harrizko etxola eraiki zutelako. 

Hondartzan, mende hasierako ogibideak; iñudea eta bainuzaina, bainu hartzailea eta burgesak ikus daitezke. 

Azken hauei dagokienez, bikote bat ageri da Kontxako barantza atzean hondarretara begira. Erakusketa honetarako Jantziaren Zentroak Donostiako Udalaren laguntza jaso du, Kontxako baranda originalaren bi zati, maileguan utzi dizkigute erakusketak iraun bitartean. 

JZ Uda 1 2

Garaiko dokumentazioa ere ikusgai jarri da, hondartzan bainua hartzeko mende hasieran zeuden arauak idatzita ageri dira Kapitain-etxeko "hondartza pribatuan". 

Aurrez-aurre, Donostiako Boulevarra.Zuri beltzean garai horretako irudi erraldoia, 3 x 4.50 metroko argazkia. Bertan egunaren bi une, arratsaldea eta iluntzea. 

XX. mende hasieran Donostian burgues dirudunen topaleku zen La Marina kafetegia irudikatu nahi izan da. Madrilgo egunkariek zioten: "Zein da Marina kafetegiko eserlekuetan eta abuztuan esertzea lortzen duen zorionekoa?". 

Izan ere, Marinaren terraza hiriko behatoki nagusia zen, eta ez zen bere aurretik bere burua agertu nahi eta pasatuko ez zenik. Turistak pilatzen ziren sasoiko edari garrantzitsuenak hartu ahal izateko; hala nola, "Mazagran" aperitifa (kafea,izotza, rona, limoia eta azukrea). 

Halaber, bisitariek Marina kafetegiko karta eta prezioak ikus ditzakete, Jantziaren Zentroaren Udako "taberna berezian". 

"Donostiako udaldiak (1900-1910)" erakusketa doan ikus daiteke abuztuaren amaiera arte. Ordutegia honakoa izango da: larunbatetan 11.00-14:00/17:00-20:00etara, igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara. 

Madalen jaietan Jantziaren Zentroak bere ateak zabalik izango ditu ordutegi berezian. Uztailak 21 11:00-14:00etara, uztailak 22 12:00-14:00, uztailak 23, 24 eta 25 18:00-20:00etara. 

Jantziaren Zentroak mende hasierara bidaia proposatzen digu, Uda giroko eguna gozatzeko aukera, hondartzan eguzki bainua eta Boulevarreko terrazan aperitifa.

 

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu