Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jantziaren zentroaren erakusketa berria

IMG 3680

Jantziaren Zentroak erakusketa iraunkorra aldatu du irekieraren lehenengo urtemugan.

Jantziaren Zentroko bi solairuetan erakusketa berria izango da ikusgai bihartik, martxoaren 24 tik aurrera. Jatorrizko 30 jantzi dira bi aretoetan banatuta.

Iraultza dantza taldearen helburua zen 8 hilabeteko tartean egitea erakusketa aldaketa. Espero baino luzego jo du lan horrek, aldaketa egin bitartean Jantziaren Zentroa zabalik izan delako, ez dituelako ateak itxi.

 "Herri Jantziak" izeneko aretoan,15 jantzi ikus ditzakegu. Gehientxuenak dohaintzan emandakoak dira, eta horien inguruko dokumentazio handia batu du Iraultza dantza taldeak.

IMG 3478

Azpimarratzekoak honakoak: Raimundo Arbide Sorondo (Errenteria 1858-1932) herriko zinegotziaren jantzia, gizonezko doluzko jantzia (Sara, Lapurdi) edota Neguriko (Getxo, Bizkaia) 1920 garren urteko iñude jantzia.

"Jantzien bilakaera" izeneko aretoan,15 jantzi daude ikusgai, azpimarratzekoak, 1920 garren urteko Madrilgo haurtzain jantzia, edo 1903ko Lapurdiko emakumezko jantzia. Azken honek gona eta hiru gorputz ditu, egunaren une jakin bakoitzean janzteko arropa: goizerako, arratsalderako edo gauerako gorputza.

Bigarren erakusketa honetarako Jantziaren Zentroak paperezko ile-orde edo pelukak egin ditu. Manikiak soinean daraman jantziaren garaiko orrazkera duten ile-ordeak dira. Helburua da, jantzia osorik, jabeak erabili zuenean nolako itxura zuen nolabait ikustaraztea.

Jantziaren Zentroak urtebeteko balorazio baikorra egin du.

Apirilaren lehenean, Jantziaren Zentroak urtea beteko du. Denbora honetan guztian, 1.400 bisitari baino gehiago etorri da gurera erakusketa finkoa ikustera. Profilari dagokionez, gehientxuenak emakumezkoak izan dira, 35-55 urte bitartekoak eta jatorriz Errenteria edo Oarsoaldekoak.

Ikasturte berriarekin batera, ikastetxeentzako bisita gidatuak prestatu dira. 13-15 urte arteko hainbat talde pasa dira Kapitain-etxetik eta bai ikasle, bai irakasleek, balorazio ezin baikorragoa egin dute.

Urtebete honetan modan eta joste lanetan adituak diren pertsonak ere etorri dira Jantziaren Zentrora, Kutxa Kulturreko diseinatzaile berriak eta Donostiako AEG moda eskolako ikasleak esaterako. Euren esanetan,espero ez zuten bilduma topatu dute, bai jantzien kalitate eta aberastasunagatik, bai jantziak erakusgai nola jarri diren ikusita.

Orohar bisitarien iritzia baikorra da, guztien ahotan: "Espero ez nuen erakusketa topatu dut. Kalitate handikoa eta bisualki ongi prestatua".

Hamabi hilabeteko ibilbide laburrean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuarekin hitzarmena adostu da, Iraultza dantza taldearen bilduma bertan, baldintza ezin hobetan, gorde dadin. 2017 ko apirilaren lehenetik gaurdaino ikusgai izan diren 30 jantziak jada Irunen kokatuta dagoen Gordailurako bidean dira.

Jantziaren Zentroa asteburuetan eta jai egunetan zabaltzen da, larunbatetan 11.00-14:00 etara eta 17:00-20:00 etara, eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara. Aste Santuko jai egunetan goizetan 12.00-14.00 etara irekiko da.

Bisita gidatua egin nahi izanez gero, Errenteriako turismo bulegoan izena eman behar da. 943 49 45 21 telefonoan edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatzita.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu