Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Pasaia 2018 Itsas Festibalaren lehenengo edizioa gaur aurkeztu da FITUR azokan

Euskadi mailan urteko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat bezala aurkeztu da

IMG 5918

 www.pasaiafestival.com

 

Gaur urtarrilaren 17an, Euskadiko standean Pasaia Itsas Festibala 2018 lehenengo edizioa aukeztu da FITUR Madrilgo Turismo Nazioarteko Azokan bere 38ko edizioan.

Maiatzaren 17tik 21era egingo da festibala Pasaiako badian. Eta bi eremu ezberdin izango ditu eszenatoki moduan: lurra eta ura. Alde batetik, badiako uretan izango da Europako hainbat lekutatik etorritako itsas topaketa handi bat, eta lehorreko gunean, aldiz, "village" gisa pentsatutako espazio batzuk egokituko dira, bertan gastronomiarekin, artisautzarekin eta musikarekin lotutako jarduera ugari egiteko.

Euskal erakundeen ordezkariek aurkezpenean parte hartu dute:

Maite Cruzadok, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo zuzendariak, itsas ondarearen garrantzia azpimarratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako "Explore San Sebastian Region" estrategian eta baita ere erakargarritasun turistiko bezala.

Izaskun Gómezek, Pasaiako alkateak, anfitrioi gisa, ekitaldiaren puntu sendoak azpimarratu ditu, eta holako proiektu turistikoak bultzatzeko beharra azaldu du. Bere agerraldiari itxiera emateko, bideo baten bidez Xabier Agotek, Albaola Itsas Ondarearen Zabalkuntzarako elkartearen eta Itsas Kultur Faktoriaren zuzendariak Pasaia eta Itsas Festibalaren ezaugarriak azaldu ditu.

Era berean, festibalaren kartela, sustapen bideoa eta webgunea aurkeztu dira: www.pasaiafestival.com 

Ikusi bideoaIkusi kartela

Pasaia da beharbada, Itsas Ondareari dagokionez eta nazioarte mailan, herririk adierazgarriena, ontzigintzan eta arrantza industrian izan duen ekarpen historikoagatik. Bere badia naturalak, ondo kontserbatutako bere bi hirigune historikoak, eta gastronomia eskaintzak direla eta, mota honetako ekitaldia egiteko leku ezin hobea da.

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu