Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Baserritar jantzia izar Jantziaren Zentroan urte amaiera bitarte

Iraultza Dantza taldeak San Tomas hurbildu ahala egin ohi duen baserritar jantzien erakusketak denbora gehiago emango du aurten gure artean. Azaroaren lauean zabalduko da, eta urtarrilaren zazpira arte, duela ehun urte gure baserritarrek soinean eramaten zuten jantzia ezagutzeko aukera izango dugu.

IMG 3090 2

Jantziaren Zentroaren behe solairuan kokatutako erakusketan 16 jantzi ikus daitezke. XIX garren mendearen amaiera eta XX. Mendearen hasierako jantzi originalen zein argazkien kopiak dira. Jatorriari dagokionez, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko jantziak dira. 13 emakumezkoenak eta 3 gizonezkoenak.

Erakusketarako sarrera doanezkoa da eta ordutegiari dagokionez asteburu eta jai egunetan egongo da zabalik, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00etara eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00 etara.

BISITA GIDATUAK

Erakusketarekin lotuta Iraultza dantza taldeak ekimen gehiago antolatu du azaroa eta abendurako.

Azaroan, baserritar jantziaren azalpena egingo da erakusketan bertan. Azaroaren 10 ean arratsaldeko 19:00 etan bisita euskaraz eskainiko da, eta astebete beranduago hilaren 17 an gazteleraz.

Jantzia osatzen duten zati bakoitza, nola lotu edo jantzi, jatorria, esanahia, zertarako erabiltzen zen... hori guztia azalduko dizuegu. Helburua da aurten jantzia egin nahi duen edonork, garaiz informazioa jaso dezala.

TAILERRA

Abenduan, jada San Tomas ate joka, tailer praktikoa eskainiko da, baserritar zapia buruan nola jantzi ikasteko. Abenduaren 15ean arratsaldeko 19.00etan Ramon Garciak eskainiko duen tailerrera etor zaitezkete. Tailerra gazteleraz egingo da. Zapiaren esanahia, koloreak eta nola janzten den irakatsiko dizuegu.

Azaroko bisita gidatuetan, zein abenduko tailerrean parte hartu nahi izanez gero, aurrez izena eman behar da
Jantziaren Zentroaren harrera-lekuan edo Oarsoaldea-Turismo bulegoan 943 49 45 21 telefonoan. Bisita gidatuetan edo tailerrean, parte hartzeko ekimen bakoitzeko 1.5 euro ordaindu beharko da.

ERAKUSKETA FINKOAREN ALDAKETA

Urte amaiera bitarte Jantziaren Zentroaren erakusketa finkoa, hau da, eraikinaren bigarren solairuan kokatu dagoen "Herri jantzien" aretoa eta hirugarren pisuko "Jantziaren bilakaera", bi erakusketetako jantzi guztiak aldatu egingo dira. Helburua da urte hasierako bigarren erakusketa zabalik izatea.

Apirilaren lehenean ireki zituen ateak Jantziaren Zentroak, ordudanik 30 jatorrizko jantzi egon dira erakusgai. Urtarriletik aurrera beste batzuk ikusteko aukera izango da.

Erakusketa aldaketa izan arren, Jantziaren Zentroak ez ditu bere ateak itxiko. Iraultza dantza taldeko kideak lanean ikusteko aukera izango da, aldaketa egiteko astelehenetik igandera bitarte lan egingo baitute gelditu gabe. Bi solairuetatik bat osorik ikusteko aukerarik ez denez izango, urte hasiera bitarte Jantziaren Zentroaren sarrera merkeagoa izango da.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu