Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Ez galdu Arditurriko trena!

Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbita berezia luzatu nahi diogu: udazken honetan tren berdearekin konbinazio eder bat dauka eskura.

DSC 0775-


Lehendabiziko aukera urriaren 12an izango da, ostegunez, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berde bat abiatuko baita Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.

Urriaren 13an gainera meatze ingurua ezagutzeko aukera bikaina izango da. 10:00tan ibilaldi bat egingo dugu meatzaritza eremua bertatik bertara ezagutzeko; burdinola, meategiak, labea, mea-zabortegiak… Hau dena meategiko sarrerarekin doan!

Bi egun hauetarako erreserba egitea nahiezkoa da, plaza mugatuak baitaude.Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko:
943 49 50 49 / 688 89 50 68
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.parketxesarea.org

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu