Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

San Marko gotorlekua, historiaz beteriko abentura

 

 XIX. mendean zonaldeko defentsarako eraikia, Errenteriako udalerrian

 

san marko po

Zerutik ikusita, gotorlekuak Lau Haizeta Parkeko paisaia berdearekin bat egiten du. Naturartean ezkutatua egon arren, zonaldean dagoen eraikuntzarik garrantzitsuenetarikoa da eta hoberen kontserbaturik dagoena. Izugarrizko gotorlekua, eremuaren defentsarako diseinatua.

SAN MARKO 4

San Marko Gotorlekua Errenteriako Bizarain mendiaren gailurrean kokaturik dagoen eraikuntza militarra da, 260m-ko altueran. Gotorlekua 1888. urtean eraiki zen Hirugarren Gerra Karlista ondoren estrategikoa den gunea defendatzeko helburuarekin. Gune estrategiko honek Pasaiako Portua, Frantziako muga eta Gipuzkoako hiriburuaren arteko komunikabideak, bai errepideak eta trenbideak barne hartzen zituen. San Marko gotorlekuak, Txoritokieta (Errenteria) eta Guadalupeko (Hondarribia) gotorlekuekin batera "Campo Atrincherado de Oyarzun" izeneko defentsa proiektu bateratua osatzen zuten.

Gotorlekuaren eraikuntza 1880ean hasi zen eta ez zuten amaitu 1888. urtea arte. 1888ko abuztuaren 25ean Maria Cristina Erreginak inauguratu zuen. Gotorlekua ez da inoiz sortu zen helburuarekin erabili; baina militarrek okupatu zuten 1970 arte. Azkenik, 1992an San Marko Gotorlekua Errenteriako Udalarena izatera pasa zen.

SAN MARKO 2

Gaur egun gotorlekua bisitatzea abentura bat bizitzea da. Ekipamendu kulturala bihurtu da eta informazio puntu bat dauka, urtean 6 hilabetez irekia. Bertan, gotorlekuaren planoa eskuratu dezakegu eta bisitari hasiera eman. Horrela, garaiko pasadizoetatik ibiliz, harresien handitasuna ikusiz eta soldadu eta kanoien erreplikak kontenplatuz, beste garai bateko mundu ezezagun batean murgilduko gara.

Horrez gain, bisitaren parterik ederrenetarikoa gotorlekuaren goialdean kokaturik dagoen begiratokira igotzea da, batez ere egun argitsuetan. Bertan ulertuko zergatik eraiki zen gotorlekua toki honetan; hemendik euskal kostaldearen zati eremu handi bat ikusten baita, Iparraldetik Donostiaraino, eta aldi berean beste aldera begiratuz Gipuzkoa barrualdeko mendi ugari.

SAN MARKO 1

Gotorlekuaren bisita doakoa da. Baina bertako sekretuak eta historia sakonago ezagutu nahi badituzu bisita gidatuak eskaintzen dira hainbat hizkuntzetan, eta ez da behar pertsona kopuru minimorik bisita egin ahal izateko.

Ordutegia:

Urriak 11rarte irekia. Asteazkenetik igandera, 11:00-14:00 / 16:00-18:00

Kontaktua:

San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua

943 449 638. turismoa@errenteria.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu