Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Esperientzia gastronomikoak

Gastronomiak, leku jakin bateko pertsonen elikadura ohiturak bere ingurunearekin duen erlazioa ulertzen laguntzen digu. Hots, lurralde bat guztiz ezagutu nahi badugu ezinbestekoa dugu bertako gastronomia ezagutzea.

Esperientzia gastro

Gure kasuan, bai Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian asko zaintzen dugun gaia da gastronomiarena. Hau dela eta, bai kanpotik etortzen zaizkigun bisitariek zein bertakoek gure eskualdeko gastronomia bertatik bertara ikusi, usaindu eta dastatzeko, hainbat esperientzia gastronomiko proposatzen dizkizugu.

Sukaldaritza tradizional tailerra

Pasaian emango diogu hasiera ibilbideari, Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxean hain zuzen ere. Bertako profesional handien eskutik, euskal sukaldaritza tradizionaleko plater ospetsuenak prestatzen ikasteko aukera ezin hobea edukiko dugu; hala nola, kokotxak pil-pil eran, txipiroiak bere tintan edo eta legatza saltsa berdean. Amaitzeko, aurretik prestatutakoa mahaian dastatzeko aukera izango dugu.

sukaldaritza-tradizionala-taillerra-02

Artisau arrain kontserba tailerra

Gure hurrengo geldialdia Pasaian bertan izango da, badia gurutzatu eta Pasai San Pedro barrutian kokatuta dagoen Mater itsasontzi-museoan. Itsas ertzean gaudela aprobetxatuz, itsasoaren tradizioan guztiz murgiltzeko ezin hobea da esperientzia hau. Bertan, arrantza tradizioaren sekretuak ezagutu ahal izango ditugu: ingurunea errespetatzen duten arrantza-tresnak, arrantzaleen bizimoduaren erritmo berezia, itsasontziaren berezitasunak, etab.

Era berean, Kantauriko antxoekin artisau kontserba egiten ikasiko dugu eta etxera eramateko aukera ere izango duzu.

Taller conserva artesanal Itsasgela 01

Dastatze-bisita ahate produktuen baserrian

Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean emango diogu amaiera ibilbideari, Momotegi baserrian hain zuzen ere. Baserriko ateak irekiko dizkigute antzara eta ahate abeltegia, produktu barietate desberdinak eta produktu elaborazioa ezagutu ahal izateko. Momotegik 1985. urtetik darama artisau produktuak lantzen, hala nola, foie gras, micuit foie gras, konfit edo ahate urdaiazpikoa. Abeltegira egiten den bisitan gainera, produktuak dastatzeko aukera eskaintzen digute eta gero foie tarrina bat etxera eraman ahal izango dugu edo beste produktuetan deskontua lortzeko aukera edukiko dugu.

04 Momotegi

 

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?
Eskatu behar duzun informazio guztia eta gustura lagunduko zaitugu:
Turismo bulegoa: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus