Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Errenterian bada zer gozatu

Errenteria, Donostiatik 7 kilometrotara kokatzen da. Bere iragan industrialari uko egin gabe, egun birsorkuntza nabarmena bizi izan duen kultur ekitaldiz josiriko herria bilakatu da.

Itsasoari begira hedatu zen Erdi Aroko Hirigune Historikoa ezkutatzen du bere bihotzean. Multzo Historiko eta Artistiko izendatua dago eta monumentu izendapena duten 20 elementu baino gehiago dituelarik. Egun hauetan bere kaleetan zehar bizi den giroaz gozatzeko aukera bikaina aprobetxatzeko zenbait arrazoi emango dizkizuegu oraingoan.

Orereta-9741

Erdigune historikoaren erakinetariko bat, Kapitain Etxeak hain zuzen, Jantziaren Zentro bezala ireki ditu bere ateak aurten. Bere baitan, jatorrizko euskal jantzien egungo bildumarik oparoena jasotzen du, garai desberdinetako 300 aletik gorakoa. Euskal Jantziak nagusi diren arren, Europear jatorriko jantziak ere daude ikusgai, denak ere XVIII. mendetik hasi eta 1.920 urterainokoa. Uda honetan ere (uztaila eta abuztuan) "Txikitasunean Handi" erakusketa egongo da ikusgai eraikin honen harreran. Jose Luis Insausti errenteriarraren erraldoi-miniatuaren erakusketa da hau, 168 panpin txiki ikus daitezkeelarik, guztiak ere jaietan protagonista diren erraldoien erreplikak. Ordutegia Jantziaren Zentroarena izango da: Larunbatetan goizetan 11.00-14:00 etara, eta arratsaldetan 17:00-20:00 etara, igande eta jai egunetan 12:00-14:00etara. Gainera Madalen jaietan Jantziaren Zentroak ordutegi zabalagoa izango du, Madalena egunetik hasi eta Santiago bitarte egunero zabalik egongo da goizeko 12.00-14:00 etara eta arratsaldeko 17:00-20:00 etara.

Mendian gora, San Marko gotorlekua Lau Haizeta Parkearen barruan aurkitzen da. Bisitatu beharreko begiratokia du bere kokapen estrategikoak ematen dion ikuspuntuagatik. XIX. mendean eraikitako militarren gotorlekua izan zena, gaur egun museo eta gotorlekuaren barruan bisita gidatuak eskaintzen dituen informazio puntua da.

Errenteria-2577

Gastronomia zaleentzat eskaintza zabala aurkituko dugu herri honetan, hau da Errenteria giro handia duen herritzat hartzen den arrazoietako bat. Goizeko vermouth-arekin batera dastatzeko pintxo barra zabalak dituzten tabernak, sukaldaritza kuttunarekin landuriko eguneko menu apartak eskaintzen dituzten jatetxeak... herriko hirigunean zein naturguneetan nonahi aurki dezakegu sabela betetzeko txokoren bat.

Ezin ahaztu udara jaietarako urtaro aproposa dela eta Errenterian, Gipuzkoa mailan ospatzen den jairik ospetsuenetarikoa bizi daitekeela. Uztailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira Madalenak. Ekitaldiz beteriko jaiak dira hauek, urtez urte eskualde ezberdinetako jendea erakartzen dutenak.

Hauek eta aisialdirako aukera gehiagoren berri jakin nahi izanez gero, bisita iezaguzue Turismo Bulegoan.