Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Oiartzungo Informazio Puntu Turistikoaren irekiera Udaran

Oarsoaldea Garapen agentziaren turismo sailetik adierazi digutenez, Oiartzungo Informazio Puntu Turistikoa datorren uztailaren 1ean zabalduko da eta uztaila eta abuztu osoan egongo da zabalik.

OTB irekiera udara 2017

Honela, Oiartzun ezagutzera etortzen diren bisitariek behar duten informazio guztia jaso ahal izango dute Doneztebe plazan bertan kokatua dagoen bulegoan, Fermiñene eraikinean hain zuzen (Aialde, 2). Uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte informazio puntuak izango duen arreta-ordutegia honakoa izango da: egunero 10.00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Oiartzun herriak bisitariarentzako eskaintza zabala du. Bere hiru museoez gain (Soinuenea- Herri Musikaren Txokoa, Luberri- Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea), Aiako Harria Parke Naturalaren barruan ibilbide homologatu ugari egin daitezke. Gainera, Parke Naturalaren barruan, multzo megalitiko ugari aurki ditzakegu eta oso erraza da hauetara iristea. Hauen artean Sorondo, Egiar, Oieleku eta Bianditzeko ibilbideak ditugu. Eta Parke Naturalaren barruan beste aukera bat Bidasoako Kontrabandisten ibilbidea dugu. Ibilbide zirkular hau, XX. mendearen erdialdean kontrabandorako igarobide garrantzitsuak izan ziren hainbat mendi bidexkatan barna doa, eta Oiartzunen Arritxulo aterpea geldiunetako bat da. Bizikletaz zein oinez egin daiteke.

Beste ibilbide interesgarria eta erraza Arditurriko Bide Berdea da. Bere 7 kilometroetan zehar Oiartzun ibaiaren parean doa, adin guztietarako ibilaldia izanik, ia maldarik ez baitu. Oinezkoentzat, txirrindularientzat edo patinatzaileentzat egokia da, eta gainera ibilbide Donostian hasi daiteke, Arditurri Meatze Gunean amaituz.

Honek guztiak, gastronomia eta ostatu eskaintza zabalarekin batera, Oiartzun herria erakargarri egiten du turistentzat, eskualde osoa, Donostia edota Gipuzkoa osoa bisitatzeko abiapuntu aproposa baita.


Halaber, Informazio Puntu honetatik pasatzen den orok orain dela oso gutxi kaleratu den Oiartzungo plano turistikoa eskuratu dezake, diseinu berritua eta herriko informazio zabala jasotzen duena. Doakoa da, eta Pasai Donibane eta Errenteriako Turismo Bulegoetan ere eskuragarri dago.

 

Oiartzungo plano turistikoa 2017 Página 1

 

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu