Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

WHEELS & WAVES JAIALDIA- ART RIDE IV ERAKUSKETA

ART RIDE IV ERAKUSKETA PASAIAKO CIRIZA ETXEAN, ekainak 15-18

WHEELS & WAVES, Europako Custom Jaialdirik garrantzitsuena Pasaiara dator berriro, Art Ride IV erakusketarekin.

banner ART RIDE EUSK

 

Gutxik pentsa zezaketen 2009an lagun arteko bilera moduan hasi zen hura, Europako Custom jaialdirik garrantzitsuena bihurtuko zela hain denbora gutxian. W&W jaialdia urtero Miarritzen antolatzen den topaketa bat da. Azken urtean kontinente osoko 10.000 bisitari baino gehiago jaso zituen. Influentzia ugari dituen kultur proposamen eklektiko bat da: bilduma motorrak, artea, musika eta surfa.

Bigarren urtez jarraian, ART RIDE IV erakusketarekin, jaialdiaren funtsa itzultzen da Pasaiara. Erakusketa ekainaren 15etik 18ra ospatuko da Trintxerpeko Ciriza etxean. Bere ezaugarriak direla eta, eszenatoki ezin hobea osatzen du.

Bertara hurbiltzen den orok 40 ibilgailu baino gehiago, mota ugaritako objektu bitxi, 50 hamarkadatik honako, edo eta pieza desberdinez egindako motorrak, eta baita eskuz egindako surf taulak ere ikusteko aukera izango du.

ART RIDE IV erakusketa honako ordutegian egongo da jendaurrera irekita: ekainak 15, osteguna, 19:00etatik 01:00etara; ekainak 16, ostirala, 11:00etatik 21:00etara; ekainak 17, larunbata, 11:00etatik 21:00etara; eta ekainak 18, igandea, 11:00etatik 19:00etara. Sarreraren prezioa 6€koa izango da.

Artista desberdinek hartzen dute parte erakusketa honetan: Richard Vincent (argazkiak), Franck Margerin (ilustrazioa), Steve Caballero (objektuak), eta abar luze bat. Surf eta motor marka desberdinek ere parte hartzen dute, besteak beste, Royal Enfield, BMW, Yamaha, El Solitario, Hedonic, Herencia, Daniel´s Longboards, Pukas, taula historikoak, Chipiron Surfboards, etab.

Gainera, euskal sagardoak ere presentzia nabarmena izango du ekitaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Sailak bultzatutako "Txotx San Sebastian Region" promozio kanpainaren barruan. Bisitariek txuleta, gazta eta sagardoa dastatu ahal izango dute bertan. Gipuzkoako kalitate gastronomikoa eta bereizgarritasuna ezagutzera emateko asmoz, sagardotegietako giroa islatu da Cider Truck bat erabiliaz, promoziorako elementu berri bezala.

Eragile eta instituzio desberdinen elkarlanak ahalbidetu du erakusketa honen antolakuntza, hala nola, Pasaiako Udala, Portu Agintaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saila, Pasaiako Portuko garraio Kooperatiba eta Kutxa Kultur.

Gainera, erakusketaz gain, ekainak 16 ostirala, Punk's Peak, edo Jaizkibelgo mendi magaletan zuzen ibiltzeko gaitasuna, jaialdiko ekitaldi jarraituenetakoa izango da berriro ere. Goizeko 10:30etik aurrera, guztira 64 motorrek, Hondarribitik Pasaiara Jaizkibel mendia zeharkatuko dute.

ART RIDE IV erakusketako parte hartzaileen zerrenda osoa adierazten da jarraian:

Aristak:
Richard Vincent (argazkiak)
Franck Margerin (Ilustrazioa)
Steve Caballero (objektuak)
Aleksei Kalabin (argazkiak)
Hermann Koepf - Brumm magazine (argazkiak)
Nuts (ilustrazioa)
Sam Dougados (argazkiak land art)

Erakusketak / instalazio bereziak:
Dice Magazine, bere sortzaileetako bati ordainetan: Dean Micetich
Cosmic Tubes, aldizkari ikoniko honen azalen aukeraketa.
Nico Barbe, bildumako 11 gitarra
El Solitario. Piztien zirkoa.
Alpinestar, Alpine Zineman 16mm filmak.
Kutxa Fototeka, 20. eta 50. hamarkaden artean Gipuzkoako motor eta autoekin erlazionatutako eszenak islatzen dituzten argazki aukeraketa.
Electric & Roark, skateboards Sam Partaix irudi eta bilduma berezia.

Motorren markak, bildumagileak eta prestatzaileak:
Royal Enfield
BMW
Yamaha
El Solitario
Hedonic
Herencia
Morek
Manuel Mocoroa
Essence Motocycles
Michael Middlehoff
Pyramid
BG Garage
Eric Bourragué
Brian Bent
Lazareth
Grand Jack
Keith Norman
Thierry Camus
François Crèche
Anthony Partridge
Pierre Debauge
Franck Chatokhine
Jean Claude Barrois

Surfa:
Daniel´s Longboards
Pukas, taula historikoak
Chipiron Surfboards
Foam & Function