Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Errenteria Aste Santurako eta goi denboraldirako prest!

 

San Marko eta Listorreta EUSK 2017

Datorren apirilaren 13an San Marko Gotorlekuko Informazio Puntuak bere ateak zabalduko ditu, bertaratzen diren bisitariei goi denboraldi osoan zehar harrera egiteko. Honela, San Marko Gotorlekura hurbiltzen diren bisitariak, Lau Haizeta Parkearen naturaz eta ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa jaso dezake.

 

Ordutegia asteazkenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da. Ordutegi horren barruan, Museoa bisitatzerik ere izango da, horretarako bi aukera eskainiz: modu librean (doan) edo bisita gidatuan (2-3€ artean). Poternatik du sarbidea museoak, eta bertan artilleria-bateria ezkutuak, hauek elkar lotzen dituzten tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke. Arma Patioan terraza duen taberna- jatetxea ere badago gotorlekuan.

IMGP2157

Errenteriako Hirigune Historikotik kilometro gutxira kokatzen da San Marko Gotorlekua (XIX. Mendea), izen bera daraman mendiaren tontorrean, Lau Haizeta Parkearen bihotzean, naturaz guztiz inguratuta eta ikuspegi zoragarriekin.

Bere barnean eta baita bere gotorlekuaren inguruan ere, karlistarren garaira garamatzaten oroigarri militarrak, antzinako ameztiak, anfibioentzako urmaelak eta Txoritokietako estazio megalitikoa ere topatuko ditugu. Elementu hauek paisaia kultural eta natural paregabe bat osatzen dute San Markon.

Ikuspegia koloreztatzen duten Pasaiako, Kontxako eta Txingudiko badiak ikusi ditzakegu goiko aldean dagoen begiratokitik. Aiako Harria Parke Naturalak, Ulia eta Jaizkibel mendiek (hiruak "Natura 2000 sarean" babestutako esparruak) eta begiratokia inguratzen duten gainerako mendiek eratzen duten landa paisaiak, lasaitasuna topatzen lagunduko diote bisitariari. Gotorlekuaren kanpoaldean dagoen Aisialdirako guneak, haur-jokoz eta pik-nik mahaiez hornituta, familian edota lagun giroan inguruaz gozatzeko beste aukera bat eskaintzen du. Uda honetarako plan zoragarria zalantzarik gabe!

DSCF1520

Listorreta-Barrengoloiako Informazio Bulegoa

Bestalde, Aste Santuan, Aiako Harria Parke Naturalean aurkitzen den Errenteriako Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoa ere bere ateak irekiko ditu.

IMG 20140419 173734

Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozale eta bisitariek inguruko baliabide naturalei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute; hala nola mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, Aizpitarteko haitzuloak, Añarbeko baso erreserba, Malbazarko hezegunea...

Horrez gain, aipaturiko guneak ezagutzeko udaran irteera gidatuak ere eskainiko dira. Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altuaz gida aditu baten eskutik jabetzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestuta egonik.

Honela, informazio bulegoa sei hilabetez egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:

Ostiralak: 16:30-20:30
Larunbata eta igandeak: 8:30-14:30 / 16:00-20:30

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu