Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Aste Santurako planak Gipuzkoan

Aste Santuan etxetik mugitu gabe plan politak egin ditzakegu. Anima zaitez Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian aurkituko duzun aisialdi eskaintza zabalean parte hartzera eta egizu erreserba gustukoen duzun jardueran.

Aste santua planak EUSK

 

 

Datorren ostegunetik aurrera, apirilak 13, Errenteriako San Marko gotorlekuak bere ateak berrirekiko ditu, asteazkenetatik igandeetara 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (Aste Santuan egunero). Bertara gerturatzen den orok gotorlekuaren jatorrizko jarduera ezagutu ahal izango du, soldaduen, kanoien eta munizio biltegien erreplikei esker. Era berean, inguruko eskaintza turistikoa ezagutu edo bisita gidatua erreserbatu ahal izango du, gotorlekuko harrera gunean kokatuta dagon turismo bulegoan.

snamarkoprentsa

Aste Santuan aukera bikaina izango dugu sakonean ezagutzeko Jantziaren Zentro berria, Errenteriako hirigune historikoko Kapitain etxe mitikoan kokaturik. Bertan 1770-1920garren urte bitarteko jatorrizko jantziak ikusteko aukera izango dugu. Gainera, bisita gidatuak eskainiko dira; ostegunean eta igandean euskaraz eta ostiralean eta astelehenean, gazteleraz. 11:00etan hasiko dira bisita guztiak. Museoaren ordutegia Aste Santuan ostegunean, ostiralean, igandean eta astelehenean 12:00etatik 14:00etara izango da eta larunbatean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Jantziaren-zentroa-OP

Mater itsasontzi-museoak marineljarduerak antolatu ditu Aste Santuko egun guztietarako: ostegunean, ostiralean eta larunbatean Pasaiako Itsasargietara, eta Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetara bisita gidatuak, baita "Itsaslabarren ibilbidea" izeneko ibilbidea, Mater itsasontzi-museoan. Gainera, apirilaren 16ean, igandea, eta apirilaren 17an, astelehena, hainbat tailer egingo dira itsasontzi-museoan: "Artisau kontserbak" eta "marinela egun batez". Amaitzeko, apirilaren 13tik 17ra, bisita gidatuak eskainiko dira Mater itsasontzian bertan egunero. Jarduera guztiak goizeko 11:00etan hasiko dira,eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea 619 814 225 telefonoan.

Mater op

Aste Santu honetan ALBAOLA Faktoria irekita egongo da egunero 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Ordu erdiro doako azalpenak eskainiko dira tailerrean. Arotzak nola lan egiten duen ikusteaz gain, San Juan baleontziaren eraikuntza nola doan ikusteko aukera ere izango dute bisitariek. Azalpen hauek bertaratzen diren bisitarien hizkuntzetara moldatuko dira (euskaraz, gazteleraz, ingelesez edota frantsesez). Gainera, Pazko astean, apirilaren 18tik 21era prezio bereziak eskainiko dira arratsaldean. Gogoratu Albaolara itsasontziz ere joan daitekeela Trintxerpetik. Horretarako, Itxaszerbi enpresan egin behar da erreserba, 630 448 813 telefonoan. teilatutik-3753 op

 

Egunean bi itsas-txango eskainiko ditu Itxaszerbik Pasaiako badian Aste Santuan zehar, ordutegi finkoan eta gutxieneko talderik osatzeko beharrik gabe. Gipuzkoako kostaldeko paisaia ederrenetariko batez goztau ahal izango duzu itsasoaren ikuspuntutik. Zatoz Pasaiako uretan nabigatzera! Noiz: apirilak 13, 14, 15, 16 eta 17an Ordua: egunero 13:00etan eta gainera OSTIRAL eta LARUNBATEAN 17:30ean ere. Informazioa eta erreserbak:  943 34 15 56 - Pasaiako Turismo Bulegoa                                   

       itxaszerbi bidaiak


Pazko astean ere, apirilaren 22an, larunbata, aukera polita dago Arditurriko meategiek duten xarma ezagutzeko. Bertara etor daiteke oinez, bizikletaz, kotxez, eta oraingo honetan, Pagoaldetik 10etan, 11etan eta 12etan aterako den Tren Berdean. Arditurrirako trenarekin batera, ikusi ahal izango dira meategiak prezio berezian (aldez aurretik erreserbak: 943 494 521).

Tren Berdea prentsa


Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, jakinarazi du urte osoan irekita dauden Pasai Donibane eta Errenteriako bulegoez gain, Oiartzun, San Marko gotorlekua eta Listorretako informazio puntuek ere ateak zabalik izango dituztela Aste Santuko egunetan. Oiartzungo turismo bulegoa apirilaren 13tik 23a arte egongo da irekita, Aialde kaleko 5 zenbakian (Fermiñene eraikinean) eta Listorreta parkean dagoen informazio puntua ere apirilaren 13tik aurrera irekita egongo da.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Gipuzkoa Turismo

 

Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu