Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Errenteria, itsasoari begira

Errenteriako hirigune historikoa Gipuzkoa osoan hoberen mantentzen den Erdi Aroko hirigune historikoetako bat da. Multzo Historiko Artistiko bezala katalogatuta dago eta babes bereziko 20 elementu baino gehiago ditu. Antzinako Errenteriako kaleen egitura eta eraikuntza gaur egungoaren bera da, harresi zaharra izan ezik, honen aztarna gutxi geratzen dira izan ere.

Errenteria-9741

Garai hartan Errenteria itsasora begira zegoen portua zen, Pasaiako portuaren luzapen bat, eta jarduera gehien zeukan lekua arrada (badia txikia) izenaz ezagutzen zen; bertan zegoen loja. Egun, zonalde hau Foru Plaza da, eta beharbada hau da abiapuntu egokiena Erdi Aroko kaskoan zeharreko ibilbidea hasteko.

Plaza honetan gelditu eta herri-arkitekturako etxeei begira jartzeak merezi du, gaur egun arkitekturan oraindik bizirik dirauen itsasoko iragana berpizteko. Bada nor ziurtatzen duen etxeen fatxadetan itsasoaren markak ikus daitezkeela oraindik. Segidan, Madalen kalean gora joko dugu, antzinako herriko sarrera, eta berehala Herriko Plazara iritsiko gara. Bertan multzo historikoaren eraikin garrasitsuenetako bi ikusteko aukera izango dugu: Jasokundeko Andra Maria Eliza, XVI. mendekoa, eta Errenteriako Udaletxea, XVII. mendekoa.

Jarraian, Kanpandorrearen azpitik Mikelazulo pasadizoa zeharkatuko dugu. Pasadizoaren eraikuntza polemikoa izan zen, bertatik ezin baitzuten igaro ez zaldiek, ez prozesioek. Goiko kalean gora joango gara Torrekua eta Morrontxo dorretxeekin topo egin arte, XV. eta XVI. mendeetan eraikitako bi dorre bikain. Kuriositate bezala, kale honetako etxeen oinarriak harresi zaharreko hondarrez zimendatuta daude. Morrontxo etxearen paretik Santa Klara kalera jaitsiko gara, XVII. mendean birmoldatutako Zubiaurre jauregia ikusteko, herriko arkitekturaren adibide interesgarrienetako bat. Eraikinari buelta emanez Beheko kalea hartuko dugu, horrela alde gotikoa ikusteko eta Herriko plazarantz joango gara kale honetako etxeak kontenplatuz, armarriak protagonista direña. Plaza zeharkatuz, Kapitain kalean Iturriza almirantearen oinetxea aurkituko dugu XVIII. mendeko armarriarekin, eta baita Kapitaina-etxea izenez ezaguna den Uranzuren etxea, XV. mendean jaiotako herriko marinel ausarta. Etxaurrea paiantzen duen armarria Karlos V Enperadoreak eskainitakoa da. Gaur egungo zumardia Errenteriako beste itsasoko ateada, mareek Oiartzun ibaiari sakontasun eta nabigagarritasun gehiago ematen zioten garaikoa.

Itsas-iragan hau ezagutzeko aukera onenetako bat izango dugu irailaren 22tik 25era, Atlantikaldiak, kultur topagune eta musika jaialdia, aurten bere hirugarren edizioa ospatuko du, Errenteriak oraindik bizirik mantentzen duen itsas eszenatoki honetan.

Beraz, Errenteria ez da bakarrik izango Atlantikoarekin lotura daukaten herrien topagunearen lekukoa, mundu osoko kulturen topagunea baizik. Jaialdi honetara hurbiltzen diren guztiek herri honetako historia ezagutuko dute eta herriak iraganean izan zuen Atlantikoarekin harremanen estua gogoratuko dute.

Lau egun horietan itsasoak bildutako munduko bazter ezberdinetako soinuak herrian entzungo dira. Errenteriako kaleak doako ekintzaz beteko dira musikako kontzertuekin (Kepa Junkera eta Sorginak & Chet Nuneta, Goran Bregovic, Tosta Banda, Chambao eta Terrakota, besteak beste). Horrez gain, itsasoekin erlazionatutako ekintza asko antolatuko dira: erakusketak, artisau azokak, dantzak, bisita gidatuak, jolasak, ekintza gastronomikoak, arrauna.....

Atlantikaldia     

Jaialdiari buruzko informazio gehiago www.atlantikaldia.eus - en

www.oarsoaldeaturismoa.eus
turismoa@oarsoaldea.eus
943 494 521