Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Eguraldi txarrarekin egiteko 8 plan

Badakigu gure kostaldeko udaran egun zoragarri eta eguzkitsuak egon daitezkeela baina euria ere egun bat baino gehiago egiten duela... Horregatik, jarraian, etxean ez geratzeko eta denbora librea ahalik eta gehien aprobetxatzeko aukera batzuk ematen dizkizuegu:

8 plan eguraldi txarrarekin egiteko

1. Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita (Pasaia)

Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita nahitaezkoa da gure zonaldeko itsas ondarea ezagutu nahi badugu, eta gainera XVI. mendeko baleontzi baten eraikuntza zuzenean ikusteko aukera eskaintzen digu. Bisita hau publiko guztiontzat da egokia (txikienek "Txo" pertsonaia jarrai dezakete bisita hobeto ulertzeko eta era dinamikoago batean egin ahal izateko). Bisita osatzeko Trintxerpetik Albaolaraino eramaten gaituen barku estalia hartzea gomendatzen dugu.

2. Victor Hugoren urratsen atzetik (Pasaia)

Albaolatik barkua hartu eta Pasai Donibaneko ontziratokian jaitsi gaitezke. Hemendik metro gutxira Victor Hugo Etxea dago. Victor Hugok egun batzuk pasatzeko aukeratu zuen etxe hau, orain museo txiki batean bihurtu da. Bertan, "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketa iraunkorra dugu, eta bertakoak izan diren hainbat elementu jasotzen ditu, hala nola, idazleak ostatu hartu zuen logela. Bertan entzun ahal izango dugu etxe horretan bizi izan zuen eguneroko bizitza. Badago ere ikus-entzunezkoen gela bat XIX. mendeko Pasaia ezagutu ahal izateko Victor Hugo beraren azalpenaren bidez. Etxeko behe solairuan Pasaiako Turismo bulegoa dago. Bertan, egunari probetxua ateratzeko aukerak zein izan daitezkeen esango dizkigute.

3. Lurraren erraietara bidaia: Arditurri (Oiartzun)

Euritakoa hartu eta Arditurriko bidegorrian barrena euripean ibiltzea gustuko dugun plana da. Ez baduzu busti nahi ordea kotxez heldu zaitezke Arditurriko Meatze Guneraino, Oiartzunen. Hemen erromatarren garaitik ustiatu den meategi baten barruan sartu ahal izango gara, eta meazuloan egiten den bisita gidatuan erromatar garaiko arrastoak eta orain arte egin diren aurkikuntza arkeologikoak ikusiko ditugu. Meategi barruan temperatura beti egonkor mantetzen da eta ondo babestuak egongo gara euria egiten badu ere. Bisita Aiako Harri Parke Naturalaren Interpretazio Zentroan hasten da eta ondoren meategi barruan jarraitzen du. Gainera, proposatzen dizkizuegun hurrengo bi plan hauekin osatu daiteke ere.

4. Herri musika entzun Soinuenean

Oiartzungo Ergoien auzoan kokatua dagoen museo berezi honek herri musikako instrumentu bilduma handi bat dauka (1400 baino gehiago) eta baita mundu osoko jostailuak, horietako asko bitrinetan jarrita daude eta gainera audiogida bisitaren bidez entzun daitezke, edo, nahi izanez gero, aurrez hitzartutako bisita gidatuaren bidez. Horretaz gain, liburutegia, fonoteka eta argazki-artxibategia daukate instrumentu guztiak hobe ikertu ahal izateko eta baita instrumentuak egiteko eta konpontzeko tailerra ere.

5. Euskal Herriko geologia historiari buruz ikasi

Soinuenea eta Arditurri artean, museo honekin aurkituko gara. Luberri museo geologikoak bi gela tematiko ditu: Euskal Herriko geologia historiari buruzkoa lehena eta Oiartzungo bailara eta Aiako Harria Parke Naturalari buruzkoa bestea. Fosilen bitrinen artean eta panel informatiboei esker, gure geologiari buruz gehiago ikasi ahal izango dugu.

6. Spa batean erlaxatu zaitez


Oiartzungo bisita borobiltzeko ekar ezazu bainujantzia, txanoa, txankletak eta toalla Oiartzungo kiroldegian dagoen Elorsoro Spa Zentroan gozatzeko. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean hauek ditugu: pedilubioa, hidromasaje igerileku handia (kanpora ere atera zaitezke), eskoziar dutxa, terma, sauna, etab. Erlaxatzeko gunea eta osasunerako tratamendu oso egokia dugu hau.

7. Pintxoak Errenterian

Errenteriaren erakargarri nagusietako bat zalantzarik gabe gastronomia da, establezimendu eskaintza zabalarekin. Kasu honetan Errenteriako hirigune historikoan eta erdigunean dauden pintxo tabernetan zentratuko gara. Taberna askok pintxo lehiaketetan parte hartzen dute urtean zehar, eta batek baino gehiagok sariren bat ere eraman du. Beraz, pintxo batzuk dastatuz egun grisa bat alaitu dezakegu, aukera ezin hobea!

8. Lezoko bitxia

Lezora gerturatu gaitezke pintxoak jan ondoren, hauek jaisteko...eta Santo Kristo plazan dagoen XVII. mendeko izen bereko Basilikara heldu. Tenplu honen ateak zabalik egoten dira bisitariak barruan dagoen Santo Kristo bizargabeko irudi gotikoa miresteko. Gainera, herriaren erakargarri turistiko nagusienetakoa da hainbat arrazoiengatik: batez ere munduan Kristo bizargabe oso gutxi daudelako, eta gainera irudiaren agerpenaren inguruan dagoen kondairarengatik (itsasoaren inguru honetan flotatzen agertu zen). Eta ez hori bakarrik, mendeetan zehar ustezko mirariak gertatu dira eta horren eraginez bisitari ugari jaso izan ditu beti.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Gipuzkoa Turismo

 

Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu