1,- HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA
San Marko Gotorlekuaren kanpoaldeko zelaian, etxeko txikienen gozamenerako leku paregabe bat aurkituko dugu. Izan ere bertan, haurrentzako gaztelu itxura duen jolas-parke ederra dugu. Gainera bertan hamaiketako oparoa egiteko mahai eta eserlekuak topatuko ditugu.
2,- KUTARROKO HEZEGUNEA
San Marko Gotorlekutik kilometro eskasera, Kutarro mendi-muinoan, gotorlekuaren defentsarako eraikia izan zen Kutarroko bateria topatuko dugu. Bateria honen aztarnak ikusteaz gain, bertan anfibio eta narrastiak babesteko hezegune bat ere bisitatu dezakegu bertan. Tokiko fauna eta floraren inguruan gehiago ikasteko leku aproposa dugu hau.
3, LAU HAIZETA PARKEA
San Marko Gotorlekua Lau Haizeta Parkearen bihotzean kokatuta dago. Parkeak orotara 600 hektarea hartzen ditu Errenteria, Astigarraga eta Donostiako udalerrietako lurretan. Bertan, kultura eta natura ondare gisa sailkatutako elementu aberats ugari topa ditzakegu.
San Marko Gotorlekuaz gain, garai bereko Txoritokietako Gotorlekua ere bisita dezakegu eremu honetan. Gainera, honen inguruan Txoritokietako estazio megalitikoa ere aurkituko dugu. Bertan, Aitzetako Txabala eta Berrozpin I, II eta III trikuharriak, baita Txoritokietako monolitoa ere topatuko ditugu. Gune guzti hau estaltzen duen Txoritokietako baso mistoan zehar ibilbide atsegin bat ere egin dezakegu naturaz gozatzeko.
4, IBILBIDE HOMOLOGATUAK
Mendizaleek ere badute aukera aparta behin San Markora igota bertatik mendi-ibilbide bat egiteko. Izan ere, zenbait ibilbide homologatu topatu ditzakegu inguruetan: SL – Gi3 bideak adibidez, paseo atsegin bat eginez, Errenteriako hirigunera eramango gaitu bueltan. Trebeenek aldiz PR-Gi1005 bidea har dezakete Listorretaraino. Hauxe dugu Aiako Harria Parke Naturaleko sarrera nagusia, naturan era bat murgilduta.
PR-GI 1005 Errenteriatik Aiako Harrira
PR-GI 1005 Ibilbidea deskargatu
SL-GI 3 San Marko
SL-GI 3 San Marko
NON JAN
Behin gure tamainako mendi ibilbidea egin ostean, indarrak hartzeko inguruan gastronomia eskaintza aparta topatuko dugu. Errenteriako landa-eremu honetan taberna eta jatetxe ugari aurki ditzakegu:
GARRAIOA
Egun pasa geratu nahi badugu, edo eta San Markotik zertxobait urruntzen bagara ere, badugu itzulerarako garraio publikoa erabiltzeko aukera. Izan ere, U7 autobus-lineak orduro lotzen du Errenteriako hirigunea Zamalbide eta Perurenarekin.
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus