Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Pasaia, Victor Hugoren eskutik

"PASAIA, EDEN DISTIRATSU TTIPI HAU..."

Pasaia eden distiratsua

Oarsoaldeako Turismo Sailetik Pasaiako badiatik zehar txango bat proposatzen dizugu, baina modu berezi batean: Victor Hugo idazle famatuaren eskutik, bere pausoak jarraituz.


Donostiatik Pasaiara

 

ULIA MENDITIK OINEZ

 

Ulia

Victor Hugo Ulia menditik zehar, oinez etorri zen Donostiatik Pasaiara. Ia 8 km. dituen ibilbide honek Bidartetik Donostiaraino doan Talaia bidearen zati bat osatzen du gaur egun. Paisaia ikusgarriak eskaintzen dizkigu bideak, Pasaiako badiaren sarreran nagusi diren amildegi ikaragarriak, Platako itsasargia, edota zuhaitzez inguraturiko itsas gaineko behatoki bukolikoak besteak beste.

Ulia ibilbideari buruz gehiago

Ikusi liburuxka


 

Albaola, Itsas Kulturaren Faktoria

 

ALBAOLA

Albaola Itsas Kulturaren Faktoriari esker Pasaiako portuan aspalditik jarduera nagusietako bat izan den erriberako arotzeria, oraindik bizirik dirauela ikusi ahal izango luke Victor Hugok. Egun, XVI. Mendeko San Juan Galeoiaren erreplikaren eraikuntza lanak ikus ditzakegu bertan.

Albaola Itsas Kultur Faktoriari buruz gehiago


Badiatik zehar itsasontziz

 

badian itsasontziz

XIX. mendean batelera zaratatsuek itxaroten zuten leku berean, Itxas Zerbi enpresaren ontziak zeharkatzen du badia gaur egun, Victor Hugok ezagutu zituen bi hirigune historikoak, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro, elkartuz.

Zerbitzu honetaz gain, Itxas Zerbi enpresak badiatik zehar irteera desberdin ugari eskaintzen dizkigu itsasontziz egiteko.

Itsasontziz egin daitezkeen irteerei buruz gehiago


Victor Hugo Etxea

 

VH etxea

Victor Hugo 1843 urtean Pasaiara etorri zenean ezin zuen imajinatu ostatu hartu zuen etxea Victor Hugo etxea izenarekin ezaguna egingo zela. Egun, etxe hau Turismo Bulegoa eta idazlearen omenezko museoa bihurtu da; Euskadin ireki zen lehen museoa eta oraindik irekita mantentzen dena, haren urratsak jarraituz datozen milaka turisten erromesaldi zentro bilakatuz.

Victor Hugo Etxeari buruz gehiago


 Mater Museoa

 

Mater Museoa

Ostatua hartu zuen etxeko logelako balkoitik gaur egun Mater Atunontzi tradizionala ikusiko luke parez pare Victor Hugok: itsasoan aparteko iragana izan zuen atunontzi tradizionala eta egun gure arrantzaleen teknikak erakusten dizkigun ur gaineko museoa. Mater atunontziak hainbat jarduera eskainiko ditu udan zehar: itsasora irteerak, tailerrak, ibilbide gidatuak, etab.

Mater Museoari buruz gehiago

Jardueren egitaraua ikusi


Pasaiako gastronomia

 

Gastronomia Pasaia

Victor Hugok gourmet ospe handia zuen, eta bere bisitan zehar Pasaiako gastronomiaz ederki gozatu zuen. Zorionez, gaur egun ere eskura izango luke aparteko gastronomia hau, izan ere tradizio honek ere badirau: Pasaian jan eta edan ederki egiten da.

Non jan Pasaian


INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?

Eskatu behar duzun informazio guztia eta gustura lagunduko zaitugu:

Pasaiako Turismo Bulegoa: 943 341 556 / turismoapasaia@oarsoaldea.eus

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu