Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

IHESALDI BAT ERRENTERIARA

Hiribildu kultural bizi hau bere iragan industrialetik berpizten da, mendeetan zehar ondo kontserbatutako hirigune historikoan eta bere ingurune natural zabalean egon diren balio historiko handiko bitxi txikiak agerian utziz.

errenteria 1


IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA

Interes kulturaleko ondasuntzat jotako Erdi Aroko hirigunea osatzen duten 7 kaleetan zehar ibili. Aukera izanez gero, sartu Jasokundearen elizan.

Informazio gehiago

errenteria 2


JANTZIAREN ZENTROA, MODAREN MUSEOA

Jantziaren Zentroak euskal eta mundu osoko janzkerari buruzko bilduma zabala du. Modaren industriarekin lotutako proiektuen aldeko apustua eginez, diseinatzaile eta artisau berrien lanak jarri ditu erakusgai.

Ordutegia:

Larunbata: 11:00-14:00 / 17:00-20:00

Igande eta jai egunak: 12:00-14:00

Informazio gehiago

errenteria 3

 


 AIAKO HARRIAKO PARKE NATURALEAN BISITA GIDATUAK

Ezagutu, gidari aditu baten eskutik, Aiako Harriko hiru ingurune hauek: Añarbeko baso erreserba, Aizpitarte Kobazuki Paleolitikoak eta Lau Haizetako monumentu megalitikoak. Aurre erreserba ezinbestekoa

Informazio gehiago

 errenteria 4


 FANDERIAKO ERROTA, IBAIAREN ETXEA 

Oiartzun ibaiaren paraleloan doan pasealekuak Fanderiako errotaraino eramango zaitu - Ibaiaren Etxea -, eta oraindik martxan duena bere ehotzeko harri zaharra. Bisitan zehar martxan ikusi ahal izango duzu, aurre-erreserba eginez.

Ordutegia:

Larunbata, igande eta jai egunak 10:30etatik 14:00etara, sarrera doan.

Informazio gehiago

errenteria 5


  SAN MARKO GOTORLEKUA, PANORAMIKA ONENA

San Marko Gotorlekuak begiratoki pribilegiatua du Gipuzkoako kostaldean eta inguruko mendien gainean. Zalantzarik gabe, inguru horretan hartu ahal izango duzun irudirik onenetakoa. Udan igo eta miatu Gotorlekuko pasadizoak.

Informazio gehiago

errenteria 6


  MENDI IBILALDIAK, HISTORIAURREKO MONUMENTUAK

Aitzpitarteko haitzuloak edo Aitzetako Txabala trikuharria naturaren bihotzean aurkitzen dira. Mendi ibilaldi ezberdinek eramango zaituzte hara.

Informazio gehiago

Aitzbitarte Haitzuloak-3266


  PINTXO-SHOPPING

Errenteriako hiribilduak pintxo eta jatetxe eskaintza zabala du. Denda txikien aldeko apustuak harrituko zaitu

ERRENTERIA-Gastronomia

 

 

 BESTE AUKERA BATZUK:

Listorretan zaldi gainean ibiltzea

Bisita gidatu historikoak - Kultour

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu