Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Donostiatik Pasaiara oinez

 

Etor zaitez Donostiatik Ulia menditik eta "Pasaia, eden distiratsu ttipia" ezagutuko duzu

 

Pasaia eden distiratsua

Gure hurrengo gomendioa Pasaiako badiatik ibilaldia egitea da, baina era berezi batean: Victor Hugo idazle ospetsuaren eskutik, berak emandako urratsak jarraituz.


Donostiatik Pasaiara

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA 

 

 

Ulia

Victor Hugo Ulia menditik iritsi zen Donostiatik Pasaiara. Gaur egun, ia 8km-ko ibilbide hau Talaia itsasertzeko bidearen zati bat da, Bidartetik Donostiaraino doana. Bideak ikuspegi ikaragarriak eskaintzen dizkigu, Pasaiako badiaren sarreran nagusitzen diren itsaslabarrak, zuhaitzez inguratutako Plata itsasargiaren inguruan dauden behatokiak, besteak beste. Jarraian ibilbide luzeago bat aurkezten dizuegu, Donostiako Aquariumetik hasi, eta Pasaiako Victor Hugo etxean amaitzen dena.

IBILBIDEAREN DATU TEKNIKOAK

9,6 KM

Zailtasuna: Baxua

Malda metatua: 300m

Hasiera puntua: Aquarium Donostia

Amaiera puntua: Victor Hugo Etxea Pasai Donibanen

Ulia ibilbidearen profila gazt-eusk

 

IBILALDI OSOA

Ibilbidearen xehetasunak

Ulia ibilbideari buruz informazio gehiago


IBILBIDEAREN AMAIERAN.... EGIZU BISITA HURRENGO MUSEOETARA!

Albaola – Itsas Kultur Faktoria

 

ALBAOLA

Albaola Euskal Itsas Faktoriari esker, Victor Hugok ikus zezakeen nola itsasertzeko arotzeria, aspalditik Pasaiako portuaren jarduera nagusietakoa, bizirik dirauen. Gaur egun, XVI.mendeko San Juan galeoiaren erreplikaren eraikitze lanak ikus ditzakegu bertan.

Albaola Itsas Faktoriari buruz informazio gehiago


Mater Itsasontzi Museoa

Mater Museoa

Ostatu hartu zuen etxeko logaleko balkoitik, Victor Hugok Mater atunontzi tradizionala ikusiko zuen gaur egun: atunontzi tradizional honek eduki zuen aparteko iragana eta gaur egun erabiltzen diren arrantza teknikak erakusten dizkigun ur gaineko museoa. Udan zehar, Mater atunontziak jarduera ezberdinak eskaintzen dizkigu: itsasora irteerak, tailerrak eta bisita gidatuak besteak beste.

Mater Museoari buruz informazio gehiago

Jardueren egitaraua ikusi 


Badiatik Itsasontzian

badian itsasontziz

XIX.mendean batelerak grinatsu itxaroten zuten leku berean, Itxas Zerbi enpresaren ontziak badia zeharkatzen du gaur egun, Victor Hugok ezagutu zituen bi alde zaharrak elkartuz, Pasai Donibane eta Pasai San Pedrokoa.
Zerbitzu honetaz aparte, Itxas Zerbik ere badiatik itsasontziz irteerak egiteko beste aukera ezberdinak eskaintzen ditu.

Itsasontziz egin daitezken irteerei buruz informazio gehiago


IBILALDIAREN AMAIERA:

Víctor Hugo Etxea

VH etxea

Victor Hugo Pasaiara iritsi zenean 1843. urtean ezin zuen imajinatu berak ostatu hartu zuen etxea Victor Hugoren etxea bezala ezagutuko zela. Gaur egun, etxe hau Turismo Bulego eta idazlearen omenezko museoan bilakatu da: Euskadin ireki zen lehenengo museoa eta gaur egun oraindik zabalik dirauena, haren urratsak jarraituz datozen milaka turisten erromesaldi gune bilakatuz.

Victor Hugo Etxeari buruz gehiago


Indarberritzeko ordua da: Pasaiako gastronomia

 

Gastronomia Pasaia

Victor Hugo ospe handiko gourmet bat zen, eta bere bisitan Pasaiako gastronomiaz gozatu zuen. Zorteonez, gaur egun ere edukiko zuen gastronomia hori eskura, izan ere tradizio hau oraindik dirau: Pasaian ederki jan eta edaten da.

Pasaian non jan


NON LO EGIN

Pasaian ostatu eskaintza eskasa den arren, oso gertu eskaintza handiago bat aurkitu dezakezu. Hemen duzu informazio guztia:

   ALOJAMIENTOS-EUSK


NOLA IRITSI

Ibilaldia Pasaian hasi nahi baduzu edota bien helmugara iritsita itzuli nahi baduzu, Ekialdebus enpresaren E01 eta E09 autobus-lineak erabili ditzakezu.

bus

E01 autobus-linea: Donostia – Pasai Donibane (Donibanen geltokia: Juan XXIII Frontoia – Donostian geltokia: Gipuzkoa plaza, 11)
Irteerak 20 minuturo lanegunetan eta 20-30 minuturo asteburu eta jaiegunetan.

bus

E09 autobus-linea: Donostia – Pasai San Pedro (San Pedron geltokia: Pasai San Pedroko biribilgunearen ondoan – Donostian geltokia: Okendo kalea, 14)
Irteerak 15 minuturo lanegunetan eta 15-20 minuturo asteburu eta jaiegunetan.


Ekialdebus ordutegiak

 

                                                          coche Kotxez nola iritsi

 

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?

Eskatu behar duzun informazioa, atsegin handiz lagunduko zaitugu.

 Pasaiako Turismo Bulegoa: 943 341 556 / turismoapasaia@oarsoaldea.eus

 

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu