Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jaizkibel mendiko dorreak

Jaizkibel mendiko dorreak dira XIX. mendean zehar inguru hartan bizi izan zen gerra jarduera-ren erakusgarri nagusiak. Sei dorre eraiki ziren Jaizkibel mendikatearen gailurreko lerro guztian zehar, eta horietatik bosten aztarnak ikus daitezke gaur egun. Dorre horietako hiru Lezoko uda-lerrian daude eta Monumentu Multzo gisa katalogatuta daude. Haietatik hegoaldera begiratuta Irun-Pasaia korridore guztia ikusten da, eta iparraldera begiratuta, berriz, Jaizkibel mendiaren hegalak, itsasalderako jaitsieran.

Jaizkibel Mendia 05Jaizkibel mendia 01

Azken Karlistaldian (1872-1876) eraikiak izan ziren, izan ere, tropa karlisten ekintza militarrek Irun mehatxatu bezain laster, bere Udalak hainbat defentsa lan eraikitzea eskatu zion Gober-nuari. 1873ko apirilaren 8ko Aginduaren bidez, Irungo defentsa-lanak egiteko baimena eman zen, betiere, ingeniari militarren kidegoaren jarraibideen arabera egin behar baziren.

Dorre guztien oina hexagonalada,aldeko 3,3 eta 3, 5 m arteko neurrikoa, Guadalupetik hurbile-nekoa izan ezik, zeinak baitu oin laukia. Bi solairu eta terraza bateko garaiera zuten guztiek. Gaur egun hare harrizko horma perimetralak bakarrik gordetzen dira, eta barne aldea erabat hutsik dute. Beheko soilairuan zirrikitu angelu zuzen batzuk zituzten, dorrearen barnealdea aireztatzeko eta behaketarako baliatzen zirenak.

Jaizk torreoia

Kanpoaldean oinarri bat zuten, dorrea bera baino zabalxeagoa, eta zorutiko garaiera zoruaren gorabeheren araberakoa zuena. Dorrerako sarbidea ez zegoen behe solairuan, lehenengoan baizik, eta hala behar izanez gero ken edo ezkuta zitekeen eskailera batetik igotzen zen berta-ra, sarbidea zailagoa izan zedin. Solairu horretan, bestalde, bizpahiru zirrikitu zeuden alde ba-koitzean. Terraza fatxadaren aldean apur bat aurreratua da, hiru hegal edo irtenunez eutsia poligonoaren alde bakoitzean eta beste batez erpin banatan. Hegal horietako bakoitzak zulo zirkular antzeko bana du, euri urak bertatik husteko.

Lezoko Udaletxea

Oraingo Lezoko udaletxea 1742. urtean amaitu zuten. Hala ere, lehen beste bat izan zen. XVIII. mendearen erdian kartzela, artxibategia, erizaindegia, bilera-aretoa, taberna (errentan ustiatua) eta armategia (gutxienez 25 fusil eta beren baionetak zeuden) zituen.

Lanaren gastuei aurre egiteko, udalbatzak zenbait errolda (erregimen zaharraren maileguak) eratu zituen: 1739. urtean 450 zilarrezko dukat Errenteriako eliza-kabildoaren alde, eta urte berean beste 200 Errenteriako Agustinen komentuaren alde. Errolda horiek ez ziren XIX. mendera arte itzuli.

San Juan Bataiatzailearen Eliza Parrokiala

San Juan Bataiatzailearen Eliza Parrokiala Lezoko hirigunean muino txiki baten gainean kokatuta dago.

Urte askotan San Juan Bataiatzailearen Eliza Parrokiala Pasai Donibaneko eta Lezoko udalerriek partekatu zuten. Pasaiako biztanleei beste parrokia bat eratzeko baimena eman zitzaienean, XVI. mendearen erdialdean, bere eliza eraiki zuten, baina diru-falta zuten eta XVII. mendearen hasiera arte ez ziren obrak hasi.

Elizaren obrak iparraldetik hasi ziren. Alde horretan bi kapera irekitzen dira eta beren arkuek punta pixka bat dute. Hitzarmen-eskriturarekin bat, hegoaldeak ere bi kapera ditu. Horietako bat puntu erdiko arkuak ixten du eta elizara sartzeko erabiltzen da. Ezin dezakegu esan atea proposatutako ereduari -Usurbilgo elizarenari- jarraiki egin zen, gaur egun ez baita existitzen. Lezokoa "kapera txikia" da eta gurutzeriazko bobeda xumeak murrizten du.

Eliza zabala da eta nabe bakarra du. Kanpoan horma-bular handiak ditu, barruan, berriz, pilastroi prismatikoak ditu eta oinarri triangeluarra dute. Gangaren ildaska desberdinak eusten dituzten baketoiak elkartuz eratu dira. XVI. mendeko gurutzeriak estaltzen du. Ildaskak uhindunak dira, oinarriak, berriz, makurtuak. Zenbait gurutzeriak apaingarri bereziak ditu. Hau da Gipuzkoan aurki dezakegun kasu bakarra.

Elizak lau tarte ditu: lehenengoaren gainean presbiterioa altxatzen da. Iristeko harmailadi ederra dago. Erretaula nagusiak lau solairutako altuera du eta kalbarioak koroatzen du.

Kanpoaldean, gargoletan eta mendebaldeko portadan ezaugarri gotikoak ditu eraikuntzak. Ate modernoagoaren gainean arku puntadun zaharrenaren abiapuntuak ikus daitezke. Portadaren gainean leihate gotiko izugarria irekitzen da. Bere argia banatzeko, trazeria eta bi mainel daude. Leihatearen gainean, hegoaldean, inflexio bikoitzeko arkuan moldura ikus daiteke. Zarta batek amaitzen du. Ez dago ez trazeriarik, ezta mainelik ere. Hegoaldeko fatxadaren alde bat apaintzeko bolek osatzen dute moldura.

Kanpoko horma-bularrak absidean oso nabarmenak dira eta elizari gotorlekuaren itxura ematen diote.

Lezoko Oinetxeak

ARPIRE-ENEA
(Kale Nagusia, 4)

Oinplanoa ia angeluzuzena da eta teilatuak bi aldeetara jotzen du. Altueran lau solairu ditu, hormak harlnaduzkoak eta armarri oso landuarekin 4. solairuan. Sartzeko ateak ateburu-itxura du eta haize-babesa ageri da.

JAMOT-ENEA
(Kale Nagusia, 16)

Oinplano angeluzuzena du eta estalkiak bi aldeetara jotzen du. Teilatu-gailurra fatxadarekiko paraleloa da. Hiru solairu ditu eta fatxadako hutsuneak zentratuta daude. Guztiak harlanduzkoak dira.

Beheko solairua oso eraldatuta dago. "Baserritar" irizpideak erabili dituzte, baina ez dira oso zainduak izan.

Lehenengo solairuan erdian balkoia dago; alde bietan, berriz, bi leiho. Leihoetako silarrietan eta mentsuletan (hormigoizkoak) egindako konponketei eta moduari erreparatuz, zenbait eraldaketa izan da, nahiz eta garrantzitsuak ez izan. Azken solairuan hiru leiho ditu (orain bai, jatorrizkoak). Horietan mentsulak harrizkoak dira.

Goiko bi solairuen artean armarria dago, obalo-itxurakoa eta XVI. mendekoa. Etxea hirigune historikoaren sortaren barruan sartuta dago. Erlaitza oso kaltetua dago. Barrualdea guztiz eraldatu dute eta bi etxebizitzetan zatitua dago.

PASKUAL-ENEA
(Gurutze Santuaren Plaza, 4)

Oinplano angeluzuzena du, teilatuak, berriz, bi aldeetara jotzen du. Lau solairu ditu, eta hormak harlanduzkoak dira fatxada nagusian. Gainerako fatxadak entokatuak eta pintatuak daude.

Balkoiak luzeak dira eta barandak burdinazkoak. 1go. eta 2. solairuetako balkoiak eusteko artisautzaz egindako harlanduzko euskarriak ditu. Halaber, artisautzaz eginak daude etxabeetako, 1. eta 2. solairuetako paramentuak. 3. solairu modernoan (1930 ingurukoa) armarria dago.

ZABALA-ETXEA

Etxe exentua da, oinplano angeluzuzena du eta teilatuak bi aldeetara jotzen du. Etxe hau oso berritua dago, hiru solairu ditu eta hormak harlanduzkoak dira. Hala ere, oraindik antzinako etxabeak mantentzen ditu.

Fatxada nagusiaren gainean, bigarren solairuan, XVIII. mendeko armarria ikus dezakegu. Ondo landuta dago eta idatziak hala dio: "Soy de Zavala".

Beheko ateburu batean gurutze landua dago; bestean, berriz, "JHS" (Jesús Hombre Salvador-Jesus Gizon Salbatzailea) anagrama. Lehenengo eta bigarren solairuetan balkoi luzeak daude eta barandak burdin forjatuzkoak dira.

Barrua erabat aldatuta dago eta alde batetik sartzen da.

ANDREONE

Jauretxea da, exentua; oinplano angeluzuzena du eta estalkiak lau aldeetara jotzen du.

Pinakulu batzuek amaitzen dute, dorretxeek zituztenak imitatuz.

Horma guztiak harlanduzkoak dira eta inposta-lerroan plantabandak ditu.

Fatxada nagusian hutsuneak simetrikoki kokatuak daude. Beheko solairuan erdian ate zabala ateburu-itxurarekin eta bi hutsune txiki aldeetan.

Lehenengo solairuan burdin forjatuzko bi balkoi txiki daude. Eusteko harrizko modiloiak erabiltzen dira. Horiek pixka bat irtenak daude. Azkeneko solairuan balkoi luzea du eta eusteko harrizko mentsulak erabiltzen dira. Balkoiak fatxadaren luzera guztia hartzen du. Gainera, behekoekin bat bi ate daude eta bien erdian XVIII. mendeko armarri handia ageri da.

Teilatu-hegal zabalak lau aldeak hartzen ditu. Harburuak landuak daude. Eraikina oso ondo kontserbatuta dago eta gaur egun udal-liburutegia da.

Santo Kristo Basilika barrokoa

Herriko plazan Gurutze Sainduaren Basilika aurkituko dugu. Hasieran ermita txikia besterik ez zen. Atariak egurrezko hesia zuen. Barruan Kristo Gurutziltzatua ikus zitekeen. Bizantziar estilokoa da irudia, X. mendekoa, eta oso berezitasun handia du: ez du bizarrik.

XVI. mendearen amaieran ustezko miraria izan zen eta, ondorioz, irudiarengatik debozioa Euskal Herri osoan hedatu zen. Hortaz, ermita zaharra kokatzen zen tokian basilika errenazentista eraiki zen, eta oraindik zutik dirau.

Adituen arabera, Lezoko Kristo Sainduaren tailak balio artistiko handia du, baina, zalantzarik gabe, urtez urte bisitari ugari erakartzen dituzte bere inguruan sortutako kondairek.

Lezoko Kristo Saindua Euskal Herriko irudi erlijiosorik famatuenetarikoa dela esan daiteke.

Kondairaren arabera, XV. mende inguruan flotatzen agertu zen irudia Pasaiako badiako uretan. Garaia hartan gertakaria seinale jainkotiartzat jo zen, beraz, ez da harritzeko Pasaiako, Errenteriako eta Lezoko biztanleek berentzako nahi izatea. Kondairak dioenez, hainbeste liskarren artean Kristoa ahaztu egin zuten eta hara hor gauza harrigarria: kutxa berriz ireki zutenean, irudia desagertua zegoen.

Pixka bat geroago gaur egun tenplu txikia kokatua dagoen tokian aurkitu zuten. Beraz, zalantza guztiak atzean gelditu ziren eta bertan egon behar zela erabaki zuten. Hala ere, Pasaiako biztanle bat ez zen erabaki jainkotiarrarekin ados agertu, eta Lezoko bizilagunen batek lapurtu zuelakoan zegoen. Hala, gaua sartuta zegoenean, iltzeak kendu eta Pasai Donibanera eramatea erabaki zuen. Iritsi bezain pronto, beste ustezko mirari jainkotiarra gertatu zen. Ekaitz izugarria izan zen, nahiz eta data eta toki horretan ohikoa ez izan. Zer pentsatu behar izan zuen pasaitar hark ekaitzean kutxa ireki eta Kristo Lezorantz zihoala ikusi zuenean. Beraz, jatorrizko tokira itzultzea erabaki zuen eta ekaitza amaitu egin zen.

Harrezkero izen handia hartu zuen eta itsasontziak lanera atera baino lehen ermita (gaur basilika) zaharrera hurbiltzen ziren kanpainetan zorte ona izateko. Halaber, fededunek egindako eskakizunak erantzun eta sendatu ere egin zituela diote, beraz, ez da harritzekoa barruan exvoto ugari aurkitzea. Betiere fededun sutsuenak gaixoak eta marinelak izan dira.

"Exvoto" izenekoa (latineko "ex voto", "votoa"ren ondoriozkoa) jainkoari jasotako onuren seinale egiten zaion eskaintza da. Historiaurreko irudi txiki asko "exvoto" izenekoak izan zirela suposatzen da. Mundu osoan herritarrek jainkoei eskaintzak egin dizkiete gauzak eskertzeko. Euskarriak ugariak izan dira: buztinezko iruditxoak, edalontziak, etab.

Lezoko Gurutze Sainduaren Basilikan exvoto batek orain arte iraun du. Itsasontzi baten maketa da. Kostaldeko herrietan sarritan eskaini izan dira itsasontzien maketak, arrisku edo salbamendu bat eskertzeko.

Gipuzkoan itsasontzi ex-voto ugari dago elizetako sabaietatik kulunka: Arrasate, Deba, Eibar, Eskoriatza, Hernani, Irun, Mutriku, Tolosa, Pasaia Donibane, Pasai Antxo eta Lezon.

Era berean, Gurutze Sainduaren Basilikan XVIII. mendeko erretaula ikus daiteke.

modulo eus