LUR Garden ia 20.000 m²-ko lorategia da, eta LUR Paisajistak paisaia-azterketak Oiartzunen (Gipuzkoa) dituen instalazio berriekin batera sortu du.
Lorategiaren perimetro osoa zeharkatzen duen errekak osatutako terraza alubialaren gainean, hamasei gune tematiko formalizatu dira, Landare Erresuma zabalaren ekarpen estetikoak ikertzeko.
Arrautza baten geometriak, bai oinplanoan, bai altxaeran, bai haginen inausketan, zuzendu du lorategiaren antolamendu osoa. Forma oboidal horien bihurgunerik handiena 1.800 pago baino gehiago erabiltzen dira lorategi tematikoetan dauden heskaiak osatzeko.
Seigarren urtea da lorategia sortzen hasi zenetik, eta orain, LUR Gardenek bisitariei ateak irekitzen dizkienean, egindako landaketek heldutasuna lortu dute, egindako landare-saiakuntza estetikoez gozatzeko aukera emanez.
Lur Garden
Sarobe erreka bidea 36B
20180 Oiartzun
Tel./Fax: (00 34) 943 492 938/ Whatsapp: (00 34) 695 797 719
info@lurgarden.eus
https://lurgarden.eus/
Ordutegia: webgunean kontsultatu.
Denboraldia: apiriletik urrira bitarte.
Bisita motak:
Oharra: denboraldi-bonoak hartzeko aukera, bisita esklusiboak eta guneen alokairua.
MTB Oarsok proposatutako ibilbideek bailara honen mendietako bide eta bidezketatik, eta Aiako Harria parke naturalaren leku bereizgarrienetatik, Jaizkibel, Bianditz... eta inguruko gailur emblematikoenak ezagutzera eramaten gaituzte.
Jaizkibeleko hegoaldeko magala zeharkatzen duen 11 km-ko mendiko ibilbidea. Oinez egiteko diseinatua, baina mendian ibiltzea ohituta daudenentzat gomendatua. Nahiz eta hasiera malkartsua izan, 2. km-tik aurrera ibilbidea erosoagoa bihurtzen da. Ikuspegi panoramiko ederrak eta garrantzia kultural eta historiko handia duten elementuak ikusi daitezke.
Erdi mailako mendi-ibilbidea, edonork oinez egiteko pentsatua. Ibilbidea Jaizkibelen hegoaldetik doa eta baserri ederretako auzoak zeharkatzen ditu. Nabarmentzekoak, antzinako animalientzako bideen aztarnak eta Plataiturri iturria.
Asfaltatutako ibilbidea, bizikletaz zein oinez egiteko prestatua. Ibilbideak Altamira zeharkatzen du eta landa atlantikoko lursail tipikoetatik zehar murgiltzen da, Darietazarra eta Miura bezalako baserri garrantzitsuenak pilatzen diren lekuetan. Paseo atsegina eta gomendagarri edonorentzat.
Ia 8 km. dituen ibilbide hau Bidartetik Donostiaraino doan Talaia bidearen zati bat da. Paisaia ikusgarriak eskaintzen dizkigu bideak, Pasaiako badiaren sarreran nagusi diren amildegi ikaragarriak, edota Platako farolatik zuhaitzez inguraturiko itsas gaineko behatoki bukolikoak besteak beste.
Jenderik gabeko leku misteriotsu, eder eta basati bat da Ulia: arroka bitxi eta itsaslabar ikusgarriak, erliebe aldakorrak, iratzeen usaina, itsasertzeko larredi eta txilardiak eta sentitzen den erabateko lasaitasuna.
Natura eta kultura uztartzen dituen ibilbidea da gainera, izan ere bidean zehar aurkitzen diren hainbat museo bisitatzea proposatzen digu eskuorri honek: Aquariuma, Untzi Museoa eta San Telmo Museoa Donostian, eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Victor Hugo Etxea Pasaian.
Bidasoako Kontrabandisten Bidea (KB) ibilbide zirkularra eta norabidebakarrekoa da, oinez edo BTT bizikletaz egiteko. Kontrabandistak S.I.k diseinatutako eta antolatutako produktu turistikoa da, kirol, natur eta kultur arloetatik hainbat osagarri biltzen duena.
- OINEZ: 176 km (7 etapa) eta 9.535 mt malda akumulatua.
- BTT: 224-211 km (4 edo 7 etapa) eta 6.400 / 5.360 mt malda.
Ibilbidea diseinatzerakoan, zein irizpide hartu da kontuan? Lehen aipaturiko hiru osagarriez gain, ibilbidearen diseinuan beste hiru osagarri nagusi integratu dira: